GABONART 2023/2024 - Bilboko Gabonetako 41. Artisautza Azoka
2023ko abenduaren 15etik 2024ko urtarrilaren 5era, Bilboko Gabonetako 41. Artisautza Azoka egingo da Areatzako kaian, Bilbon.
Bilboko Gabonetako Artisautza Azokaren 41. edizioak hamaikagarren edizioa beteko du aurten GABONART markarekin, eta artisau-sektorea eta, oro har, sektore publikoa Gabonetan Bilbon finkatutako merkaturatze-aukera gisa aurkezten da.
GABONART tokiko turismoa eta gure merkataritzaren sustapen ekonomikoa bezalako alderdiak indartzera dator.
ARBASOk negozio-itxaropen berriak sortu nahi ditu gure artisauentzat, eta gure artisautza ezagutzea eta jendeari zabaltzea ahalbidetu nahi du.
GABONARTek Bizkaiko artisautza Gabonetan merkaturatzeko aukerak jarri nahi ditu martxan, oparitarako eta kontsumorako egun berezietan.
Gabonarten Euskal Herriko eta Espainiako artisautzarik onenak biltzen dira. GABONARTen opari ezin hobea aurkituko duzue eguberri hauetarako.
GABONARTek Euskal Herriko eta penintsulako artisautza onena biltzen du, zalantzarik gabe opari ezin hobea aurkituko duzue gabon hauetarako, Bilboko Areatzako kaian itxarongo zaituztete guztioi.
Ordutegia
- 11:00-14:30 eta 17: 00-20:30.
- 24 eta 31: 11:00etatik 14:30era.
Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean azoka itxita egongo da.
Lekua: Bilbo, Areatzako kaia – Areatzako Kaia.
Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Informazio gehiago: artisautza@arbaso.com / www.gabonart.blogspot.com / www.facebook.com/arbaso.
Laburrean
- Mota Azoka
- Data 2023(e)ko abenduaren 15(e)tik 2024(e)ko urtarrilaren 5(e)ra
- LekuaAreatza
Bilbao


