"Ez dok badok: Oteitzaren mailua"
Joxan Goikoetxeak, 'EZ DOK, BADOK: OTEITZAREN MAILUA' proiektua aurkeztu nahi digu Orioko diziplina anitzeko sortzailearen heriotzaren 20. urteurrenean.
Euskamerata taldearen bidez, Joxan Goikoetxeak ohikoak ez diren ibilbide musikaletara ohitu gaitu. Kasu honetan, Andoni Egaña bertsolariaren laguntza berezia izango du. Beste honako artista hauek osatuko dute taldea: Klara Mendizabal soprano donostiarra, Juanjo Otxandorena gitarrista esperimentatua (Eskuaire, Alboka, Aintzina, OrekaTx), Iker Lope de Bergara (haize-instrumentuak), Iosune Marín (gitarra eta mandolina) eta Iñaki Beraetxe (errezitatze iradokitzaileak eta sakonak).
Errezitaldiak J.S. Bach, Bitoriano Gandiaga, Aita Donostia, Lurdes Iriondo, V. Zolotaryev, Luis Romero, A.Valverde, M. Lekuona, F. Escudero, R. Sakamoto, V. Silvestrov, A.Schonberg, V. Huidobro, J. Otxandorena, J.M. Urteaga, E. Cardenal eta J.R.Jiménezen poema eta musikak urbilduko gaitu Jorge Oteitzaren unibertsora.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2023(e)ko Abenduak 15
- Ordutegia19:00
- Lekua EHUkultura Bizkaia (Bizkaia Aretoa)
Avenida Abandoibarra, 3
Bilbao - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara
- Web EHUkultura Bizkaia (Bizkaia Aretoa)


