Euskal Emakume Zinemagileak 2023: "IRRINTZIAREN OIHARTZUNAK"
Euskal Emakume Zinemagileak zikloaren barruan.
Mirentxu Loyarte zinemagile nafarra ezezaguna zaigu, bere bizitzaren bilakaera nomada dela eta. Espainiako 1970eko hamarkadako ariketa zinematografiko ausartenetako baten egilea da: Irrintzi (1978), euskal herritarren identitate kolektiboaren inguruan hausnar egiten duen ikus-entzunezko metafora bat. Irrintziaren oihartzunak dokumentalean, Irrintzi lanak bere barruan gordetzen dituen "egia" horietan zehar bidaiatuko dugu; Euskal Emakumeak-eko emakumeen hitz ameslarietan zeharreko bidaia bat egingo dugu, haren sekretu erakutsia baina sekula ez guztiz agerrarazia abiapuntu hartuta: haren obra eta egile-nortasuna.
Iratxe Fresneda Euskal Herriko Unibertsitateko Ikus-entzuneko Komunikazioa saileko irakaslea da, eta irakasle bisitaria izan da Nevadako Unibersitatean (AEB), Lund-eko Unibertsitatean (Suedia) eta Toulouse II-Le Mirail Unibertsitatean (Frantzia). Idazlea, gidoilaria eta zinema-kritikaria da, hainbat komunikabidetako kolaboratzailea da eta programatzaile gisa lan egiten du zenbait kultur erakunderekin. Irrintziaren oihartzunak du lehen filma zuzendari eta gidoilari gisa.
Fitxa
- Zuzendaria: Iratxe Fresneda
- Gidoia: Iratxe Fresneda
- Ekoizpena: Pimpi & Nella Films
- Argazkia: Saioa Etxebarria
- Muntaketa: Laurent Dufreche, Demetrio Elorz
- Musika: Kiko Monzón, Anari Alberdi
- Protagonista: Mirentxu Loyarte Esparza
- Iraupena: 54 minutu
- Webgunea: www.irrintziarenoihartzunak.com
Laburrean
- Mota Ikus-entzunezko emanaldia
- Data 2023(e)ko Abenduak 15
- Ordutegia19:00
- Lekua Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia-San Sebastián - Sarrerak Erosi
- HizkuntzaEuskara
- Web Tabakalera


