"Ez izan meme": ausazko jokoen eta kirol apustuen aurkako kale-emanaldiak

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko Abenduak 15
  • "Ez izan meme": ausazko jokoen eta kirol apustuen aurkako kale-emanaldiak

'Ez izan meme' lelopean, ausazko jokoen eta kirol-apustuen aurkako kanpaina berria abiatu du Udalak, gazte talde batek egina eta gazteei bideratuta. Zehazki, helburu du gure hiriko 14 eta 25 urte bitarteko gazteak sentsibilizatzea eta kontzientziatzea,adierazpen artistikoaren bidez.

Eszenaratzea abenduaren 15ean izango da, Arkupeen sarrerako faroloian. Zehazki, hiru emanaldi izango dira, 19:00ak eta 21:00ak bitartean, eta interprete gazteen taldeak emanaldia eskainiko die herritarrei, antzerkiaren, musikaren eta dantzaren bidez kanpainaren gaia lantzeko.

 

Ezagutu kanpainaren xehetasunak v-g.eus/meme helbidean.

 

 

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2023(e)ko Abenduak 15
  • Ordutegia19:00-21:00
  • LekuaFaroloia (Arkupeen sarrera)
    Vitoria-Gasteiz
  • HizkuntzaEuskara

Non