OLAIA INZIARTE + SARA ZOZAYA

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko Abenduak 14
  • OLAIA INZIARTE + SARA ZOZAYA

Artista nafarraren lehen diskoak harrera ezin hobea izan du euskal musikaren plazan. Sonoritate tradizionalena, abangoardistarenarekin harilkatuz pop ilun estiloko konposizioak bildu ditu Lehengo Lepotikan Burua lanean.

 

Sara Zozaya Donostiako abeslari, sortzaile eta instrumentista gaztea da. Zeresan handia sortzen ari da, hein handi batean bere profil bereziagatik. Industrian oso aktiboa den emakume da. Mugarik gabeko jakin-min musikala du, eta edonoren arimara iristeko gaitasuna dauka bere sorkuntza intimoei esker. Gaur egungo estiloen eta tokiko soinuen nahasketak bere proposamena altxor preziatu bilakatzen du, betiere ukitu nostalgiko bat duela.

III eta (I) EPen ondoren, iraupen luzeko lehen lanarekin dator orain. Nara du izena, eta 2022ko udan grabatu zuen El  Tigre Studios-en.


Laburrean

Non