Kapsula 2023 - BilbaoHistoriko-ren Gabonetako mikroantzerki Jaialdia

Bilbao 2023(e)ko abenduaren 14(e)tik 2023(e)ko abenduaren 17(e)ra
  • Kapsula 2023 - BilbaoHistoriko-ren Gabonetako mikroantzerki Jaialdia
  • Kapsula 2023 - BilbaoHistoriko-ren Gabonetako mikroantzerki Jaialdia

BILBAO HISTORIKOk KAPSULA GABONAK aurkeztuko du, abenduaren 14tik 17ra bitartean egingo den ekimen berri bat, gure auzo historikoetan Gabonen fokua jartzeko sortua baita gure botxoa sortu zuen eremu honen xarma berrezagutzera gonbidatzeko ere. Azken finean, antzerkiaz gozatzea lokal komertzial eta kulturaletan eta Bilbo zaharreko, Alde Zaharreko, Atxuriko eta Erriberako Merkatuko hainbat txokotan.

Ikuskizun guztietarako sarrera doakoa eta librea izango da lekua bete arte. Espazioak kontuan hartuta, edukiera mugatua da eta antzezpen bakoitzera aldez aurretik joatea gomendatzen da lekua lortu ahal izateko. Ikuskizunek 20 minutuko iraupena dute batez beste, honela egunero ikuskizun ezberdinak ikusi ahal izateko.

Jaialdiak halako ibilbide libre batzuk sortzea proposatzen du, ikusleek espazioak eta bertako bitxikeriak ezagutzeko eta, era berean, Alde Zaharra, Bilbo Zaharra, San Frantzisko, Zabala, Atxuri eta Erriberako Merkatua bisitatu ahal izateko. Aipatzekoak dira hurrengoen parte-hartzea: Zazpikaleetako merkatarien elkartea, Bilbo Zaharreko, San Frantzisko eta Zabalako merkatarien elkartea, Erriberako Merkatua eta kultur guneak, hala nola BEGO ELEXPEren argazki tailerra, LA ILUSA liburudenda, BILBOKO BERREGINEN MUSEOA...


Laburrean

Non