Garaizarko Matsorriak Abesbatza 1987an sortu zen Garaizar auzoan (Begoñako Errepublika zaharrean), Jose Luis Etxebarria Txeluren bultzadari esker eta haren zuzendaritzapean. Matsorriek errepertorio zabala dute: euskal folkloreko abestiak, bilbainadak, musika erlijiosoa eta nazioarteko konpositoreen piezak. 2008ko urtarriletik, Miren Zubieta Egia da zuzendaria.
Club Deportivo Bilbaoko ahots mistoen abesbatza 2011. urtean sortu zen. Gaur egun, hainbat kultur ekitalditan parte hartzen du, Irma Rutkauskaite-Eguiluzen zuzendaritzapean; besteak beste, omenaldietan, kongresuetan, diplomaturetan, elizkizunetan eta abarretan, bai Bizkaian, bai gure lurraldetik kanpo.