Dantzaldia 2023: "Hâmaïkà"
Dantzaldia 2023ren barruan.
Hâmaïkà-k han-hemenka ukitzen ditu fikzioa eta errealitatea, ez oso serio, baina geure burua begiratzera bultzatuz. Fikzioa eta errealitatea elkartzen direnean, magia agertzen da. Magiak beti dauka bere trikimailuren bat, eta normalean ez du trikimailu hori erakutsi nahi, horrek ilusioa hiltzen duelako… Baina ilusioa irudimen faltagatik hiltzen da.
- Koreografia eta zuzendaritza: Igor Calonge
- Interpretazioa: Ainhoa Usandizaga, David Candela, Emma Riba, Joan Ferré
- Zuzendari laguntzailea: Gabriel F.
- Argiak: Sergio García
- Jantzia: Amaia Elorza
- Eszenografia: Igor Calonge
- Argazkiak: Dani Blanco
- Bideoa: Kensa Produzkioak, Asier García
- Banaketa: AstaKardu / Beatriz Churruca
- Ekoizpena: Igor Calonge
Cielo Raso dantza-konpainia Igor Calonge koreografo eta dantzariak sortu zuen Euskal Herrian 2010ean, hau da, bere kultura- eta arte-adierazpenetan nortasun handia daukan lurraldean.
Identitate hori eta garaikidetasuneranzko eraldaketa dira Cielo Rasoren lanaren oinarria. Hizkera fisiko berri eta arriskatuari beti ekiteko, tradizioaz, gorputzaren indarraz, erresistentziaz, borroka primitiboaz, sinbologiaz eta poetikaz baliatzen da.
Eszenaren tratamenduan ere lortu du Cielo Rasok estilo berezi bat. 18 sorkuntzak ematen diote balioa bere lanen intentsitateari, eta apustu horrek gero eta onarpen handiagoa lortu du Espainiako estatuan.
Konpainiaren lanek Frantzia, Brasil, Mexiko, Argentina, Panama, Paraguai eta Finlandia bisitatu dituzte.
Era jarraituan izan dira hautatuak hainbat sare, plataforma, feria eta jaialditan. Honako hauetan, besteak beste: Dantza a Escena, Espainiako Areto Alternatiboen Sare Zirkuitua, Platea Katalogoa, AECID Katalogoa, dFERIA, Regards Croisés, Tàrregako Fira, Mes de la Danza de Sevilla, Cádiz en Danza, Danza Gijón, FAM Tenerife, FIBA Buenos Aires eta Black & White Finland Festival.
Laburrean
- Mota Dantza
- KonpainiaCía. CIELO RASO – Igor Calonge
- Data 2023(e)ko Abenduak 14
- Ordutegia19:00
- Lekua AZ Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao - Zenbatekoa11 / 16 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaBat ere ez
- Web AZ Azkuna Zentroa


