"Bidasoa 2018-2023" + "Black is Beltza II: Ainhoa"
"Black is Beltza II: Ainhoa"
Ainhoa mirariz jaio zen La Pazen (Bolivia) Amanda ama atentatu parapolizial batean eraila izan ondoren. Kuban hazi eta 1988an, 21 urterekin, iniziazio-bidaia bati ekiten dio Euskal Herrira abiatuz lehenbiziz, Manex aitaren lurraldea ezagutzera. Gatazka errepresibo betean, Josune kazetari konprometitua eta bere lagun koadrila ezagutuko ditu.
Josuneren mutilaguna heroina gaindosi baten ondorioz hiltzen denean, honek erabakiko du Ainhoarekin batera bidaia jarraitzea eta honela murgiltzen dira Libano, Afganistan eta Marseilla hiritik barrena. Gerra Hotzaren azken urteak dira eta biak ala biak narkotrafikoko sareek trama politikoekin elkartzen diren mundu ilunean barneratuko dira.
Fitxa
- Zuzendaria: Fermin Muguruza
- Gidoia: Fermin Muguruza, Harkaitz Cano, Isa Campo
- Ekoizpen etxeak: Talka Records & Films, Lagarto Cine (Lotura Films-en eta Draftoon-en laguntzarekin animazioan)
- Animazio zuzendaria: Imanol Zinkunegi
- Arte zuzendaria: Beñat Beitia
- Muntaketa: Dani Azpitarte
- Pertsonaien diseinua: Josep Homs
- Estrak: Ame Tres Voltes Rebel
- Soinua: Víctor Sánchez
- Musika: Maite Arroitajauregi "Mursego"
- Iraupena: 86 minutu
- Banaketa: Barton Films
- Nazioarteko salmentak: Film Factory
- Hizkuntza: arabiera, gaztelania, euskara, frantsesa, ingelesa
- Webgunea: www.blackisbeltza.eus
"Bidasoa 2018-2023"
2018ko udan Frantziak ezarri zituen Pirinio-Atlantikoko Bidasoako muga naturalaren pasagune batzuen kontrola eta itxierak, Europako gainontzeko herrialdeetara igarotzeko etorkinen sarrera eragozteko, 10 hildako eragin zituen urtebetean. Zazpi pertsona hil dira 2021eko apiriletik Irun eta Hendaia arteko Bidasoa ibaiko uretan itota, eta beste hiruk bizia galdu zuten 2021eko urrian, Ziburun tren batek harrapatuta. Dokumental honek, ibaiaren bi aldeetako hainbat ekintzaileri ahotsa eta aurpegia emateaz gain, Harrera Sarea eta Bidasoa elkarteetako ordezkariak, bizia galdu dutenak ere gogoan izango ditu; izena, adina, bidaia eta ametsak, hildako kopuru hotzen atzean dagoen istorioa eta pertsonak ezagutuz, modu honetan tragedia gizatiartuz.
Fitxa
- Zuzendaria: Fermin Muguruza
- Gidoia: Fermin Muguruza
- Argazkia: Asier Garcia
- Muntaketa: Asier Garcia
- Musika: Gloria Maurel
- Soinua: Victor Sanchez
- Iraupena: 71 minutu
Laburrean
- Mota Ikus-entzunezko emanaldia
- Data 2023(e)ko Abenduak 14
- Ordutegia19:00 "Black is Beltza II: Ainhoa" + 20:30 "Bidasoa 2018-2023"
- Lekua Itsas Etxea Auditoriuma
Matxin Arzu kalea, 1
Hondarribia - Zenbatekoa4 €
- HizkuntzaEuskara
- Web Itsas Etxea Auditoriuma


