"Artea eta zientzia Ikerketa Nuklearrerako Europako Kontseiluaren (CERN) esparruan"
Gaur egun, diziplinen arteko elkarguneak gero eta interes handiagoa pizten du, eta zientziaren alorreko erakunde askok kulturari lotutako jarduera sustatzen dute beren espazioetan. Adibidez, sortzaileak gonbidatzen dituzte laborategietara, komunitate ikertzailearekin kontaktuan egoteko. Bizi garen garai honetan, zientziak erakusten digu nola deskribatu natura, eta horrelako estrategiak eztabaida sozial zabal eta garrantzitsuago batean parte hartzeko bide gisa uler daitezke esparru horretan. CERNEN, mundu osoko zientzialari eta ingeniariek lankidetzan jarduten dute materiaren oinarrizko elementuak ulertzeko. 2012. urtean, Arts at CERN programa aitzindaria abiarazi zuten, Laborategiko arte-programa, arte, zientzia eta gizartearen arteko elkarrizketa sustatzeko xedez. Hitzaldian Arts at CERN programak Laborategiaren esparruan betetzen duen rolari buruz hausnartuko dugu. Komunitate sortzaile eta ikertzaileen artean ezartzen dituen loturak aztertuko ditugu, baita kultura eta sorkuntza garaikidean duen inpaktua ere.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2023(e)ko Abenduak 13
- Ordutegia19:00
- Lekua Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia-San Sebastián - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaGaztelania
- Web Tabakalera


