Onintze Salazarren hitzaldia: "Eguraldia aldatu da edo aldaketa klimatikoagatik da?"

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko Abenduak 11
  • Onintze Salazarren hitzaldia: "Eguraldia aldatu da edo aldaketa klimatikoagatik da?"

Emakume zientzialarien argitan solasaldi-zikloak emakume zientzialari euskaldunak ezagutzera ematea du helburu.

Azkenaldian muturreko fenomeno meteorologiko ugari izan ditugu inguruan: uholdeak, lehorteak, haizeteak... Horrekin batera, gure inguruan aldaketa garbiak ikusten ari gara: Pirinioetako glaziarrak desagertzen ari dira, animalia migratzaileak beren ohiturak aldatzen ari dira, landaretzaren egitura eta hedapena ere aldatzen ari da. Eguraldia ere, jada ez omen da lehengoa. Zenbateraino dira normalak aldaketa horiek, eta zenbateraino dira berotze globalaren ondorio?

Onintze Salazar fisikari eta metereologa fenomeno horietaz arituko da.

Aurkezlea: Ana Galarraga.


Laburrean

Non