"Adimen Artifiziala kulturgintzan" jardunaldia (Artium - abenduak 11)
Adimen Artifizialaren aurrerapena gure garaiko eztabaida garrantzitsuenetako bat bihurtu da. Gizarteko hainbat sektoretan duen eragina ukaezina da, eta kulturgintza ez da salbuespena. Horregatik, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak AAri buruzko jardunaldi bat antolatu du abenduaren 11n, 9:30etik 14:00etara, Artium Museoan.
Topaketa Adimen Artifizialaren inguruan hitz egiteko izango da, ikuspegi teknologiko, juridiko eta etiko batetik, bai eta Euskadiko kultura- eta sormen-sektoreko profesionalen artean hausnarketak partekatzeko ere.
Izen-ematea hemen egin daiteke.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2023(e)ko Abenduak 11
- Ordutegia09:30-14:00
- Lekua Artium Museoa
Frantzia Kalea, 24
Vitoria-Gasteiz - ZenbatekoaDoan (izen-ematearekin)
- Sarrerak Erosi
- Web Artium Museoa
- Info Gehiago


