"CONTRACCIONES"

Pamplona/Iruña 2023(e)ko Abenduak 10
  • "CONTRACCIONES"

Gure lanpostuari eusteko zer egiteko prest egongo ginateke? Beren plantillen intimitatean konpainia handiek egiten duten inbasio gero eta handiagoa esploratzen duen lan honekin agertokira itzuliko dira Pilar Castro eta Candela Peña. Emma enpresa bateko salmenten saileko langilea da, eta nagusiak elkarrizketa egingo dio bere maitasun-bizitzaren gainean, Darrenekin, lankide batekin, duen harremanarengatik. Pixkana, gero eta xehetasun gehiago exijituko dizkio langileari, haren bizitzako alderdiak manipulatzen amaitu arte.

"Contracciones obra dibertigarri eta gordina da. Lanari buruzko distopia, George Orwellen estilokoa, umore beltzaren kutsukoa. Black Mirror eta The office-n arteko nahasketa bikaina. 'Contracciones' bi antzezle handiren arteko esgrima-borroka bat da, eszenaz eszena putzu gero eta ilunago batean sartzen ari dena. Gure barreak izozten. Izorraturik bezala gaude uste badugu lagapen txiki bat ez dela hain garrantzitsua. Izan ere, baten ondoren beste bat etorriko da, eta azkenean ez dugu ulertuko noraino iritsi garen", adierazi du Israel Solà zuzendariak antzezlanri buruz

Dossier informativo | informazio-dossierra. 

Iraupena

90 minutu

Fitxa artistikoa

De | Egilea: Mike Bartlett. Dirección | Zuzendaritza: Israel Solà. Versión | Bertsioa: Jorge Kent. Intérprete | Antzezlea: Candela Peña, Pilar Castro. Escenografía | Eszenografia: Bibiana Puigdefàbregas. Vestuario | Jantziak: Carmen17. Iluminación | Argiztapena: Rodrigo Ortega. Música | Musika: Guillem Rodríguez. Una producción de Producciones Come y Calla.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2023(e)ko Abenduak 10
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Gayarre Antzokia
    Carlos III. etorbidea, 1
    Pamplona/Iruña
  • Zenbatekoa22€/18€/8€
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Gayarre Antzokia

Non