BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2023: egitaraua
Mendiko zinemagintzarik onenaz gozatzeko aukera hemen da berriro BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 16. edizioan, abenduaren 8tik 17ra.
Bilboko hiru aretotan zabalduta egingo da BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldia: Sala BBK aretoa, Golem zinemak eta Euskalduna Jauregia.
Guztira 30 zine saio programatu dira 16. ediziorako. Horrez batera, 3 erakusketa egingo dira, mendiko zinemaren industriari begirako jardunaldi bat, 4 masterclass, hitzaldi bat, eta mahai inguru bat.
Saioetako sarrerak azaroaren 28an eskuragarri egongo dira www.mendifilmfestival.com eta Euskalduna, Golem eta Sala BBK-ko salmenta puntu eta plataformen bidez. Aldez aurretik erosita, saio egunetan bertan baino merkeago.
FILMAK
57 film ikusi ahal izango dira aurtengo edizioan, mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituztenak.
- 51 film Sail Ofizialean
- 4 film Zabalandi lehiaz kanpoko atalean: "Corpórea", "El fin de la eterna primavera", "Konfiantza itsua" eta "Leizeta".
- Mendi Film Bizkaia-Ternua Beka 2023 jasotako film laburra: “Oinez”, Leire Egaña zuzendari oñatiarrarena
- 2015eko "K2 touching the sky" Eliza Kubarskarena ere programatu da Mendiko Zinemagintzaren nazioarteko elkargoaren IAMF Sari Nagusiaren aitortzan
Hainbat estreinaldi gauzatuko dira, Mendi Filmen erakusleiho aparta baliatuz:
- Nazioarteko 17 estreinaldi
- Europa mailako estreinaldi 1
- Espainia mailako 27 estreinaldi
- Euskadi mailako 9 estreinaldi
Jatorria:
Europa, Ipar Amerika, Asia eta Ozeaniako 15 herrialde daude ordezkatuta: Espainia (16), EEBB (11), Frantzia (6), Erresuma Batua (4), Kanada (4), Suitza (4), Italia (3), Polonia (2), Australia (1), Austria (1), Eslovakia (1), Eslovenia (1), Japonia (1), eta bi koprodukzio Espainia-Frantzia eta Pakistan-Frantzia.
Euskal Herrian ekoiztutako edota zuzendari euskaldunak dituzten 14 filma.
Sail Ofiziala:
- 212 MOUNTAINS | Zuz: Luis Arrieta Etxeberria
- CANTO RODADO | Zuz: Ekhi Alde
- HERMELINDA Y DIANDRA | Zuz: Aner Etxebarria, Pablo Vidal
- ICEWATERFALLS | Zuz: David Arnaud
- LA GARA | Zuz: Julen Elorza
- LA SENDA NO MARCADA | Zuz: Igor Bellido Molina
- NOIZKO BASOA | Zuz: Mikele Landa
- UDALATX, URA ETA ATXA | Zuz: Eñaut Iturbe Anduaga, Iban Ayesa Azkoaga
- ZERBAIT ALDATU DA | Zuz: Mikel Sarasola
Zabalandi:
- CORPÓREA | Zuz: Itxaso Díaz
- EL FIN DE LA ETERNA PRIMAVERA | Zuz: Migueltxo Molina
- KONFIANTZA ITSUA | Zuz: Ana Zamorano
- LEIZETA | Zuz: Ion Fontela
Mendi Film Bizkaia Ternua Beka
- OINEZ | Zuz: Leire Egaña
Mendi Filmek sortutako azpitituluak dituzte filmek, euskaraz eta gaztelaniaz.
ERAKUSKETAK
Argazki eta artelan ederrekin hiru erakusketa nagusik jantziko dute Bilbo azaroan hasi eta urtarrilera bitarte:
- HARRI, ORRI, ARkatz eskalada krokisen erakusketa Mariaren Bihotza plazako Aztarnategian (azaroak 24tik urtarrilaren 7ra)
- CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketako 20 lan sarituen erakusketa Sala BBK aretoan (abenduaren 9tik 14ra)
- Luz, montaña, ¡acción! Yhabril outdoor argazkilari bilbotarraren tamaina handiko 20 lan onenen erakusketa Bilboko Metroko geltokietan (azaroak 15etik abenduaren 30era).
HITZALDIAK
Pelikulez eta erakusketez gain, hainbat hitzaldi eskainiko dira zinemaldiko egunetan:
- CVCEPHOTOlehiaketaren 9.edizioko lan sarituen inguruan antolatu dena (abenduak 9)
- HARRI, ORRI, ARkatz erakusketarekin lotuta publikatu den "Artea eskalada krokisetan"liburuaren aurkezpena (abenduak 10)
- Eduardo Martínez de Pisóngeografo, bidaiari eta mendizalearen "Lo que ví en las montañas" hitzaldia
- "Gailurra! Komikia eta mendia", Kike Infame komikizale ezagunak gidatuta.
WOP MENDI FILM SARIA eta IAMF GRAND PRIZE
Bi ekitaldi seinalatu egingo dira horrez batera: batetik, Edurne Pasaban alpinista eta enpresariak WOP Mendi Film 2023 Saria jasoko du jaialdiko Hasiera Ekitaldian, abenduaren 8an, Euskalduna Jauregian; bestetik, Eliza Kubarskari aitortza egingo zaio bera baita aurten IAMF Sari Nagusia jaso duena -Mendiko Zinemaren alde diarduen nazioarteko elkargoaren sari gorena-, eta hark zuzendutako "K2 touching the sky" (Zuzendari onenaren saria 2015eko Mendi Filmen) programatu da Sala BBK aretoan abenduak 12 gaueko saioan.
MENDI PRO
Mendiko zinemagintzaren industriaren inguruko jardunaldi aberats bat ere antolatu da aurtengo ediziorako, era batera edo bestera sektorean lan egiten duten profesionalei eta industria honetan murgildu nahi duten zaleei zuzendua.
Eliza Kubarska, Dani Salas eta Heather Mosher zuzendariek masterclass bana eskainiko dute bertan, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Ogasunak zinemagintzan jarduteko dituzten laguntzak eta pizgarri fiskalak aurkeztuko dituzte, eta Mendi Film Bizkaia Ternua Bekaren proiektuak estreinatu eta aurkeztuko dira.
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2023(e)ko abenduaren 8(e)tik 2023(e)ko abenduaren 17(e)ra
- LekuaSala BBK, Golem zinemak eta Euskalduna Jauregia
Bilbao


