Durangoko Azoka 2023: Bernardo Atxagaren "Paradisuaren kanpoko aldeak" liburuaren aurkezpena

Durango 2023(e)ko Abenduak 6
  • Durangoko Azoka 2023: Bernardo Atxagaren "Paradisuaren kanpoko aldeak" liburuaren aurkezpena

Durangoko azokaren 2023ko egitarauaren barne.

«Paradisuaren kanpoko aldeak» aparteko liburua dugu Bernardo Atxagaren lan zabalean, bukaera eta abiapuntu. Liburu berezia da, eta tonu, gai eta forma ugari aurkituko ditu irakurleak haren orrietan: elegia moduko narrazioaren ondoren, ekitaldi publiko bitxi batzuen azalpena; barre eragiten duen poemaren alboan, pasarte autobiografikoa; euskal literatura zaharrari buruzko mintzaldi ia ezinezko baten kontaeraren hurrean, despedidako poemak. Ugaritasunaren azpitik eta gainetik, betiko gaiak: Bizitza eta Heriotza; Beldurra eta Poza; Maitasuna eta Bakardadea.

 

Laburrean

Non