Durangoko Azoka 2023: "Lied koadernoa", Joserra Senperenaren diskoaren aurkezpena
Durangoko azokaren 2023ko egitarauaren barruan.
Lied koadernoan Joserra Senperena zazpi euskal idazleren olerkietan oinarritu da lied sorta bat konposatzeko: Mari Luz Esteban, Juan Luis Zabala, Leire Bilbao, Itziar Ugarte Irizar, Josu Goikoetxea, Goizalde Landabaso eta Jon Gerediaga.
Musikalki, erromantikoak- Schubert, Schumann-, XX. mendeko euskal konpositoreak -Sorozabal, Aita Donostia- eta gaur egungo musika uztartzen dira Senperenaren lan honetan.
Zuzenekoan, diskoan bezala, Maite Arruabarrena mezzosopranoa izango du ondoan.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2023(e)ko Abenduak 6
- Ordutegia12:30
- Lekua Bartolome Ertzilla Musika Eskola (Durango)
Montebideo Etorbidea, 7
Durango - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara
- Web Bartolome Ertzilla Musika Eskola (Durango)


