San Nikolas Jaiak 2023 Orion: egitaraua
Abenduaren 5etik 8ra ospatuko dira aurten San Nikolas festak.
Asteartearekin hasiko dira festak, San Nikolas bezperan, eta txupinazoaren ostean Ginger eta Janus Lester taldeak ariko dira Herriko Plazan, DJ Ibonen aurretik.
San Nikolas egunean, urteroko ekitaldiak nagusituko dira: Kamel Ziani Krosa, Dantzari Txikien Dantza Sueltoko Txapelketa, Pilota Jaialdia, gazteentzako jolasak, dardo-lehiaketa eta bertso-saioa, besteak beste. Berrikuntza gisa, Danbolin Musika eta Dantza Eskolako bandak kontzertua emango du, eta ondoren, festetako ekitaldi nagusia egingo da: omenduari aitortza.
San Nikolas bigarrenean, aldiz, Sagardo-festa eta kantu-jira egingo dira goizean, eta herri-bazkaria kiroldegian egingo da. Txartelak eskuragai daude kultur etxean eta Kutixi kafetegian; abenduaren 3a izango da txartela erosteko azken eguna. Bazkariaren ostean, familien eta kuadrillen igoera egingo da, Hamarru elektrotxaranga lagun, eta Joselu Anaiak taldeak girotuko du eguneko erromeria.
Umeek aukerak asko izango dituzte: abenduaren 7an jolasak izango dira Ikastolak antolatuta, eta biharamunean egingo da 3×3 saskibaloi-ekintza solidarioa. Egun berean, herri-kirolak probatzeko aukera izango dute txikienek Joseba Ostolaza herri-kirolen eskolako kidearen eskutik, eta Zaraguetak antolatutako talo-tailerrean eta dastaketan ere parte hartu ahal izango dute. Ahaztu gabe: Pello eta Nikolasa egunero irtengo dira kalera, eta ordutegi eta ibilbide ezberdinak egingo dituzte.
Herriko Plaza, itxita
Moilako errepidea abenduaren 5eko 18:00etatik eta abenduaren 9ko 7:30ak arte egongo da itxita, segurtasunagatik. Abenduaren 6an, 7an eta 8an, dena den, 7:30-11:30 bitartean zabalduko dute hornitzaileen ibilgailuentzat.
Laburrean
- Mota Jaiak
- Data 2023(e)ko abenduaren 5(e)tik 2023(e)ko abenduaren 8(e)ra
- LekuaOrio


