Bilbao Gabonak 2023: "Natura piztua"

Bilbao 2023(e)ko abenduaren 6(e)tik 2024(e)ko urtarrilaren 21(e)ra
  • Bilbao Gabonak 2023: "Natura piztua"

Udalak beste ekimen batean ere parte hartzen du Bilbo Gabon hauetan erakargune bihurtzeko: “natura piztua” ikuskizuna jarriko da Artxandako Begiratokian, “ITSASALDI” izenburupean.

Azken belaunaldiko led adimenduneko 300 argi-eskultura baino gehiagok, 18 eremu paregabetan banatuak, aukera emango dute argi-marmoka ikusgarriz, konstelazioak irudikatzen dituzten argi-tunelez, olagarro erraldoiz, mila koloretako trikuz, plankton argiztatuko armadez eta padura liluragarriz betetako mundu fantastiko batean barneratzeko; animalia horien habitat naturala irudikatuko dute argi horiek.

Horrez gain, ikuskizun hori sustatu duen erakundeak (Madrilgo Errege Lorategi Botanikoan arrakasta izandakoa, besteak beste) jasangarritasunaren eta ingurumenarenganako erantzukizunaren aldeko apustua egin du, eta emisioak energia-irtenbide jasangarriagoen bidez minimizatzeko neurriak ezarri ditu.

Ekimenak 2023ko abenduaren 5ean irekiko ditu ateak, 2024ko urtarrilaren 21era arte, asteazkenetik igandera 18:00etatik 22:30ak arte (ordu horretan egingo da azken emanaldia). Emanaldiak 15 minutuan behin. Ikuskizunerako sarrerak web orriaren bidez eros daitezke www.naturalezaencendida.com helbidean.

Garraio publikoan iristea gomendatzen da, funikularraren bidez eta BilboBusen bidez.

na https://bilbaogazte.bilbao.eus/es/gazteklubagabonak/ helbidean.

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2023(e)ko abenduaren 6(e)tik 2024(e)ko urtarrilaren 21(e)ra
  • LekuaBilbao
  • Zenbatekoa15 / 19 €
  • Sarrerak Erosi

Non