2024ko Bilboko Aratusteetako Kartel Lehiaketa

Bilbao 2023(e)ko abenduaren 5(e)tik 2024(e)ko urtarrilaren 7(e)ra
  • 2024ko Bilboko Aratusteetako Kartel Lehiaketa

Bilboko Udalak 2024KO BILBOKO ARATUSTEAK iragartzeko kartel lehiaketaren edizio berri bat deitu du, jai herrikoiak, partaidetz, publiko osorako ekintzak eta abar izango ditzuten sei egun, otsailaren 8tik 13ra ospatuko direnak.

Parte hartu nahi dutenek bere lan originalak urtarrilaren 7ko 23:59ak baino lehen aurkeztu ahal izango dituzte. Aurreko edizioetan bezala, gehienez, bi lan aurkeztu ahal izango dituzte partaideek, eta dibertsitatea baloratuko da generoa eta sexu-orientazioa, jatorria eta kultura, dibertsitate funtzionala, adina, clase soziala, gorputz mota eta abar irudikatzean, rolak eta estereotipoak saihestuz.

Lanek formatu bertikala izan beharko dute, 50 cm x 70 cm-koa, eta ONLINE MODUAN AURKEZTU BEHARKO DIRA udal-webgunearen bidez, “Kartel Lehiaketa Aratusteak 2024” atalean. Bertan, kartelaren irudia igo ahalko da JPG formatuan (Neurriak: 820 x 1171 pixel. Bereizmena: 72 pixel/hazbete. Gehieneko pisua: 2MB).

Lehiaketako oinarriak Udaleko webgunean eskuragarri daude.

Jai-batzordeak eta diseinuaren eta kulturaren arloko ordezkariek osatutako Epaimahaiak sei kartel finalista hautatuko dituzte. Jendeak udal-webguneko online bozketan eta aurrez aurreko bozketan (eremu publiko batean, oraindik zehaztu gabe dago) bozkatu ahal izango du, urtarrilaren 15a eta 21a bitartean. Kartel irabazlea aurrez aurreko bozketa (%33), online bozketa (%33) eta epaimahaiaren erabakia (%33) kontuan hartuta erabakiko da.

Irudi garaileak 2.000 euroko saria irabaziko du.

Bilboko Udalaren Jaietako Batzordeak dei egin du 2024KO BILBOKO ARATUSTEAK iragartzeko kartela hautatzeko lehiaketarako, zeinaren oinarrian hauek baitira:

OINARRIAK:

  • Lanak originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dira. Parte-hartzaile bakoitzak bi lan aurkeztu ahalko ditu, gehienez.
  • Obrak formatu bertikalean egin behar dira, neurri hauekin: 50 cm x 70 cm.
  • Sari bakarra egongo da, 2000€ eurokoa.
  • Dibertsitatea baloratuko da, generoa eta sexu-orientazioa, jatorria eta kultura, dibertsitate funtzionala, adina, klase soziala, gorputz mota eta abarrekoak irudikatzean, rolak eta estereotipoak saihestuz.
  • Egile-eskubideak. Egileak behar bezala kudeatuta eduki behar ditu kartelean agertzen diren argazki, ilustrazio eta baliabide grafiko guztiak erabiltzeko eskubideak. Beste obra baten irudirik erabili badu edo plagiorik egin badu, eta horregatik gorabeherarik izanez gero, egilea izango da  erantzule bakarra, eta obra berehala erretiratuko da.
  • Kartelak testu hau eroan beharko du:

    BILBAO 2024
    ARATUSTEAK/CARNAVALES
    Otsailak 8 – 13 Febrero
  • AURKEZPENA:
    • Lanak online aurkezteko azken eguna: 2024ko urtarrilaren 7ko 23:59era arte.
    • www.bilbao.eus webgunearen hasierako orrialdean bertan esteka bat ipiniko da, Aratusteak 2024 kartelaren lehiaketa izenburuarekin, eta han klikatuta artez agertuko da izena emateko inprimakia. Inprimaki horretan, parte hartzailearen datu pertsonal guztiak beteko dira, eta aukera emango du kartelaren irudiaren fitxategi bat igotzeko, JPG formatukoa (neurriak: 820 x 1171 pixel. Bereizmena: 72 pixel/hazbete. Gehieneko pisua: 2 MB).
    • Obrek titulu edo lema bat eduki behar dute identifikazio gisa.
    • Aurkeztutako fitxategi digitala azken obra dela joko da.
  • EPAIA:
    • Epaimahaia Jaietako Sailak izendatuko du, eta Jaietako Batzordeko kideek eta diseinuaren eta kulturaren arloko ordezkariek osatua izango da.  
    • Kartel irabazlearen aukeraketa. Epaimahaiak 6 kartel aukeratuko ditu, eta Udalaren www.bilbao.eus web-orrian eta urtarrilaren 15ean jakinaraziko den espazio publiko batean jarriko ditu ikusgai. Ondoren, bozketa-aldia hasiko da, urtarrilaren 21era arte: 
      - Aurrez aurreko bozketa (oraindik erabakitzeke non).
      - Herritarren online bozketa, www.bilbao.eus webgunean.
      - Epaimahaiaren bozketa.
      Hiru bozketak batuta puntuaziorik handiena lortzen duen kartela hautatuko da; bozketa bakoitzaren balioa, ehunekotan, berbera izango da (% 33,3).
      Bilboko Udalak bere gain hartuko du formatu digitalean aurkeztutako kartelak inprimatzeko beharlekua, eta, hori dela eta, finalistei galdegingo zaie helarazteko fitxategia bereizmen handiarekin (gutxienez 300 ppp) eta bektorizatuta.
    • Epaimahaiaren ahalmenak. Epaimahaiak aukeraketa-prozesuaren edozein unetan kanporatu ahalko ditu honelako arazoak dituzten lanak: 
      - Zalantzazko egilea, plagioa, imitazioa, originaltasun falta.
      - Pertsonen duintasunaren aurkako lanak.
      Deskalifikazioa herri-bozketaren ondoren egiten bada, bozketak aurrera egingo du eta gainerako kartel finalistei buruzkoa izango da.
      Epaimahaiak, bere ahalmenak gorabehera, herri-bozketaren epean egiten zaizkion kexa edo erreklamazioak bakarrik hartuko ditu aintzat.
    • Epaimahaiaren erabakia ezin izango da eztabaidatu. Hala eta guztiz ere, epaimahaiak epaia berrikusi eta ezeztatu dezake, baldin eta aurreko paragrafoetan aurreikusitako egoeraren bat gertatzen bada.
      Epaimahaiak uste badu arrazoi teknikoengatik obrak aldaketaren bat behar duela, saritutako pertsonarekin batera baloratuko da.
    • Lehiaketa hutsik geratu liteke. Kasu horretan, diseinua enkargatu egingo da.  
  • SARITUTAKO KARTELA:
    • Saritutako kartelaren egileei eskatu ahal zaie diseinuan erabilitako elementuak, tipografiak eta fitxategiak eman ditzatela, sustapenerako eta zabalkuntzarako behar diren euskarri, formatu eta aplikazioei egokitzeko. 
    • Bilboko Udala izango da saritutako lanaren jabe legitimoa, baita obraren ustiapen-eskubideena ere. Berarenak izango dira, halaber, erreprodukzio, egokitze, banaketa, komunikazio publiko eta zabalkuntzako eskubide guztiak, oraingo eta etorkizuneko euskarri eta plataforma guztietan, inolako mugarik gabe, harik eta egile-eskubideak iraungi arte. 

Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar oinarri guztiak onartzea.

Oinarrietan aurreikusi ez den orotan, Bilboko Udalaren eta zuzenbide publikoko bere organismo eta entitateen deialdiaren bidez diru-laguntzak emateko oinarriak arautzen dituen Ordenantza Orokorra aplikatuko da, ordezko modura. Ordenantza hori 2016ko ekainaren 30ean onartu zuen Bilboko Udalbatzarrak, eta 2016ko uztailaren 20an argitaratu zen BAOn (138. zenbakia).

JAI BATZORDEKO PRESIDENTEA

Oinarriak deskargatu (pdf formatuan - 595 KB)

 

KARTELAREN AURKEZPENA

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2023(e)ko abenduaren 5(e)tik 2024(e)ko urtarrilaren 7(e)ra
  • LekuaBilbao

Non