Bertso-saio musikatua eta Bideo-kopla lehiaketaren sari-banaketa
Salburuak bertso emanaldi musikatua hartuko du aurten ere, Bideo-kopla lehiaketaren sari banaketa ekitaldiaren barruan.
Hain zuzen ere, Oihana Iguaran, Unai Anda, Oihane Perea, Aroa Arrizubieta eta Irati Anda bertsolariak igoko dira oholtzara, Uxue Díez de Zerio gai-jartzaile dutela. Haiekin izango dira Nahiara Eizagirre eta Aintzira Gorosabel, bertsoak musikatzen.
Gainera, Bideo-kopla lehiaketako sariak banatuko dira, eta bideo irabazleak gozatzeko aukera izango dugu saioan.
-
Antolatzaileak: Arabako ALEA eta Arabako Bertsozale Elkartea, Gasteizko Udalaren eta beste eragile batzuen laguntzarekin.
-
Informazio gehiago: www.alea.eus
Ekitaldian parte hartzeko gonbidapenak doakoak dira, baina aldez aurretik eskuratu beharko dira, saioaren eguneko 11:30ak baino lehen. Ordu horretatik aurrera, gizarte-etxean bertan eskuratu ahalko dira, baldin eta oraindik leku libreak badaude.
Laburrean
- Mota Bestelakoa
- Data 2023(e)ko Abenduak 3
- Ordutegia12:00-13:30
- LekuaSalburua gizarte-etxea (ekitaldi-aretoa)
Vitoria-Gasteiz - ZenbatekoaIzen ematea
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaEuskara
- Web https://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/was/contenidoAction.do?uid=u700742ff_18bd5e4b2ed__1837


