"Universo Maeght"

Hernani 2023(e)ko abenduaren 2(e)tik 2024(e)ko martxoaren 21(e)ra
  • "Universo Maeght"
    Alexander Calder: Les 3 soleils jaunes en la Fondation Marguerite y Aimé Maeght. Foto: Roland Michaud. Archives Fondation Maeght, Saint-Paul de Vence (France)

  • Besteak beste maisu handi hauen obrak biltzen ditu erakusketak: Georges Braque, Alexander Calder, Alberto Giacometti, Pablo Palazuelo, Julio González, Jean Arp, Barbara Hepworth, Antoni Tàpies, Joan Miró eta Marc Chagall
  • Chillida Lekun egingo den nazioarte mailako garrantziko lehen talde-erakusketa hau Eduardo Chillidaren jaiotza-mendeurrenaren egitarauaren barruan dago

Datorren abenduaren 2an, Chillida Lekuk Maeght Unibertsoaren ateak irekiko dizkio publikoari. Eduardo Chillidaren obren eta Aimé Maeght arte-merkatari historikoak eta bere emazte Margueritek lan egin zuten artista batzuen arteko elkarrizketa proposatzen du erakusketak. Hala, honako hauen pieza nabarmenak izango dira ikusgai museoan: Georges Braque, Alexander Calder, Alberto Giacometti, Pablo Palazuelo, Julio González, Jean Arp, Barbara Hepworth, Antoni Tàpies, Joan Miró eta Marc Chagall. Marguerite et Aimé Maeght Fundazioak eta Eduardo Chillida–Pilar Belzunce Fundazioak antolatu dute, elkarlanean, eta, Chillida Lekuko zuzendari Mireia Massaguék nabarmendu duenez, “Eduardo Chillidaren jaiotza-mendeurrena ospatzeko egitarauaren lehen mugarrietako bat da erakusketa”.

Maeght Unibertsoaren, hots, Chillida Lekun egingo den nazioarte mailako garrantziko lehen talde-erakusketaren, parte izango diren eskulturak Zabalaga baserriaren barruan eta Chillida Lekuko kanpoko zelaietan egongo dira erakusgai. “Aukera paregabea da Marguerite et Aimé Maeght Fundazioaren atmosfera sortzailea jendeari hurbiltzeko, Chillidaren espazioari lotuta”, adierazi du Chillida Lekuko erakusketen arduradun Estela Solanak.

Saint-Paul-de-Venceko Maeght Fundazioaren omenez sortu zen ekimena. “Fundazioan sormen-, utopia-eta askatasun-giroa arnasten zen, bereziki udan, mota guztietako kultur ekitaldiak hartzen zituenean, eta aurkezten diren obren artistek bizitu egin zuten hori”, Solanak esan duenez.

Eduardo Chillidak konfiantzazko eta adiskideen arteko harremana izan zuen Maeghtekin; 30 urte inguru iraun zuen, azken hori hil zen arte. Chillida Maeghtek bultzatutako sortzaile taldeko artista gazteenetako bat zen eta galeristak «Mon petit» ezizenez deitzen zion. Zalantzarik gabe, arte-merkatariak asko lagundu zuen Chillidaren irudia bultzatzen, artistak, bohemioak eta sortzaileak sarritan joaten ziren espazio batean sorkuntza-une apartak partekatzeko aukera eman baitzion.

Eduardo Chillida giro horretan gidatu zuten artisten eskulturak jendearengana hurbiltzeko aukera emango du erakusketak 2024ko udaberrira arte. Artista horien artean, Julio González eta Pablo Palazuelo daude eremu espainiarrean; bestetik, besteak beste, Alexander Calder, Georges Braque eta Alberto Giacometti daude. Artista horien kontzeptuek eragina izan zuten haren espazioaren ikuspegian, eta Chillidak eskultura formako omenaldiak egin zizkien. Era berean, Jean Arpen eta Barbara Hepworthen lanak ere erakutsiko dira. Horien forma organikoen lana Chillidaren geometria organikoaren kontrapuntu ona da. Gainera, aurreko urteetan banakako erakusketak izan dituzten Antoni Tàpiesen eta Joan Miróren lanak berriz ere museoan egongo dira. Haien lanak baserriaren barruan erakutsiko dira, Marc Chagallen formatu txikiko lanekin batera.

Chillida Leku

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2023(e)ko abenduaren 2(e)tik 2024(e)ko martxoaren 21(e)ra
  • Lekua Chillida Leku
    Jauregi Bailara, 66
    Hernani
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Chillida Leku

Non