“Magma–concierto para dos cuerpos”

Bilbao 2023(e)ko abenduaren 2(e)tik 2023(e)ko abenduaren 3(e)ra
  • “Magma–concierto para dos cuerpos”

Tenerifeko (Kanariak) Victoria Antzokiarekin egiteko truke-programa

 

Abenduaren 2an eta 3an, 19:00etan

Nómada y Lasafueras | Tenerife-Costa Rica

“Magma–bi gorputzentzako kontzertua”

 

“Gizateria bi zatitan banatu nahi dut eta erdian geratzen den hutsunean bizi” Heiner Muller

Dantza konpainia hauen koprodukzioa:

NÓMADA (Kanariak) LASAFUERAS (Costa Rica)

 

“Magma–bi gorputzentzako kontzertua”

Bi herrialde uztartzen dituen, Espainia eta Costa Rica, dantza garaikideko pieza da, arte eszenikoetako artista profesionalekin batera egina. Emaitza koproduzio liluragarria da, indartsua, aztoragarria, eta hainbat herrialdetako konpainien arteko trukeak sortu eta loturak indartu nahi dituena, baita sorkuntza artistikoa sustatu ere. Amaierako helburua egungo arlo sozio-politikoaz eta belaunaldiartekotasunaz hitz egingo digun pieza sortzea da, mugimenduaren ikuspegitik, MAGMA abiapuntu hartuta. Bi interpreteen gorputzen bitartez, Andrea Catania (Costa Rica) eta Roberto Torres (Espainia-Kanariak), eta Costa Rincan finkatutako Alex Cantonaren (Errumania) zuzendaritzapean, diziplina anitzeko pieza eskaintzea du xede, dantza, generoa, musika, sortzea eta hitza uztartuz. Halaber, Alfredo Díez (Espainia) eta Richy Gardez (Espainia) diseinatzaile ezagunek, Ana Sanfiel (Espainia) jantzi-diseinatzaile eskarmentudunak, Joaquín Ponce de León (Espainia) irudi-profesionalak eta Jesús Raya (Espainia) riggerrak hartu dute parte, eta talentua eta ikuspegia ematen diote obrari, haien ezagutza- eta esperientzia-arloetatik.

 

Antzezleak: Andrea Catania eta Roberto Torres

Koreografia: Andrea Catania eta Roberto Torres

Zuzendaritza eta dramaturgia: Alex Catona

Soinu banda originala: Alex Catona

Argiztapenaren diseinua: Alfredo Díez-Umpiérrez eta Richy Gardez

Jantziak: Ana Sanfiel  

Rigger: Jesús Raya

Irudia: Joaquín Ponce de León

Estilista: Elena Joly

Makillajea eta ileapaindegia: Bárbara Padilla Domínguez

Ikus-entzunezkoak:    Yudeimis Acosta – Jolongo Productions

Ekoizpena: Marliuz Borges eta Laura Ballesta

Koprodukzioa: Nómada eta Lasafueras konpainiak

Babeslea: Tenerifeko Kabildoa

 

INAEM + Kanarietako Gobernua + ICDCren laguntzarekin

 

 

Andrea Catania | Lasafueras 

Nazioartean, Sasha Waltz and Guests dantza-konpainia ezagunarekin egin du lan, Luc Dunberryren zuzendaritzapean Berlinen, Stephanie Tiersch/Mouvoir konpainiarekin Alemanian, Juan Kruz Garaio Esnaola koreografo ezagunarekin eta Ingalaterrako Vincent Dance Theatre konpainiarekin, hainbat funtzio eginez Ingalaterran, Alemanian eta Estatu Batuetan. 

Koreografo eta zuzendari artistiko aritu da estatuko eta nazioarteko hainbat taldetan, besteak beste, Costa Ricako Nazioarteko Dantza Konpainian, El Barco kontserbatorioan, CEPRODACen Mexikon, ENDCCn Mexikon, ASABen Kolobian, Costa Ricako Nazioarteko Unibertsitatean, eta “El Otro Ojo” konpainian, Mendozan, Argentina. 

Roberto Torres | Nómada

2000an Nómada Konpainia sortu zuen eta ikuskizunak egiten ditu, besteak beste, Viaje a Ras de Suen~oHomo, Intramuros, Paisajes de la MemoriaQue corra el aire, Una vez ma´s, El Pastor  eta Dulces bestias. Azken horrek 5 Réplica Sari irabazi zituen 2018an: Dantza Ikuskizunik Onena, Interpretaziorik Onena Paloma Hurtadorentzat, Argiztapenik Onena, Soinu Espaziorik Onena eta Jantzirik Onena. 

No´mada Konpainiak loturak indartzen ditu sortzaileekin, esaterako, Dantza Sari Nazionala irabazi duen Daniel Abreuk eta Roberto Torresek harreman artistiko eta profesional luzea dute duela urte askotatik, eta hurbilpen fisikoa eta ideiekin lotutakoa dute jarduera pedagogikoak eta eszenaratzeko lanak sortzeko. Harreman horretatik sortu dira La bestia heridaTabula Rasa eta Los zuecos van hacia sus buenos ha´bitos piezak. 

 

 

 


Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaNómada & Lasafueras
  • Data 2023(e)ko abenduaren 2(e)tik 2023(e)ko abenduaren 3(e)ra
  • Ordutegia19:00
  • LekuaJose Maria
    Bilbao
  • Zenbatekoa14€
  • Sarrerak Erosi

Non