KE LEPO 'IZPI'
Alejo Orbegozo musikari eta konpositore zestoarraren proiektu berria da KE LEPO. Genero ezberdinetan ibilbide oparoa izan ostean, bere bakarkako proiektu berria aurkeztera dator IZPI izeneko estreinako diskoarekin. Elektronika argi eta introspektiboa ukitu ilunekin nahastuz, paisaia intimo bezain pertsonala osatu du zestoarrak Forbidden Colours diskoetxearekin argitaratuko den lan berri honetan. Aurkezpen egun berezian Alejok proiektuaren nondik norakoak eta grabazio eta ekoizpenari buruzko xehetasunak partekatuko ditu, eta aurrerapen gisa, lehen aldiz, zuzenean abesti batzuk eskeiniko dizkigu.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2023(e)ko Abenduak 2
- Ordutegia12:30
- Lekua Altxerri Jazz&Bar
Reina Regente, 2 (Parte vieja)
Donostia-San Sebastián - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara
- Web Altxerri Jazz&Bar


