Haize-arrosa
Haize-arrosa taldea Berrizen (Bizkaia) sortu zen 2022an. Haize-arrosa taldearen musika koloreak askotarikoak eta pluralak dira, baina ez dabil haize-orratzak markatzen duenaren arabera.Ongi hausnartutako erritmoak landu dituzte (folk-rock, Irish-folk-rock, pop-rock, country-rock, elektro-pop-triki, world-fusion, balada, flamenkoa, mex, fandangoa, a capella, ambient, …) izan ere, eskarmentu handiko musikariak dira (gehien bat Ene Bada taldean, aurreko mendeko 90eko hamarkadan).
Orain lehen singlea aurkeztu du taldeak: Tortolaraino, eta modu batean edo bestean “bertaraino dagoela” dio. Onintza Enbeitak idatzitako testua argigarria da kantan entzungo duzuena. Tortolaraino abestiak bete-betean elektro-pop-triki haizatzen du eta berez, udaberria ongi pasatzeko gonbite alaia da.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2023(e)ko Abenduak 2
- Ordutegia19:00
- Lekua Berrizko Kultur Etxea
Geltoki, 3
Berriz - Zenbatekoa6€ (bazkideak 4€)
- Web Berrizko Kultur Etxea


