Zurrumurruen aurkako formakuntza: "Habilidades prácticas para el diálogo y la comunicación"

-
- Ostirala: 18:00-20:00
- Larunbata: 10:00-13:00
- Simone de Beauvoir Elkarteen Etxea
- Publiko guztiak. Haurrak zaintzeko zerbitzua
- Gaztelania
Azaroan eta abenduan zehar, Elkarrekin Bizitzen Ikasi jarduera-programa egingo da, bizikidetza sustatzeko, aniztasunen balioa nabarmentzeko eta edozein diskriminazio-moduren aurka borrokatzeko.
Programa horren barruan, Zurrumurruen aurkako Oinarrizko Prestakuntza tailerra izango da. Lau saio izango ditu:
Azaroak 24, ostirala: “Alternativas al discurso del odio”
18:00-20:00
Hizlariak: Abdulaye Sarr eta Itziar Gorostidi (SOS Arrazakeria Gipuzkoa).
Arrazismoaren aurkako hezkuntzaren oinarrizko kontzeptuak landuko dira; metodologia aktiboa eta parte-hartzailea erabiliz, egungo gizartean dauden gorroto-diskurtsoen gorakada eragin duten arrazoien inguruan hausnartzera bultzatuko da. Azkenik, egungo narratiba alternatiboak zein kontranarratibak kontrajarriko dituzten narratiba alternatiboak eraikitzearen garrantzia azpimarratuko da ponentzian.
Azaroak 25, larunbata: “La construcción cultural de las categorías. Raza y Cultura”
10:00-13:00
Hizlaria: Andrea Ruiz Balzola.
Gu ez bezalakoak ikusten ditugu gure bizilagunak, aurretik horrela sailkatu ditugulako; baina, zergatik egiten ditugu sailkapen horiek? Zer eragin dute elkarbizitzan?
Abenduak 1 eta 2, ostiral eta larunbata (zati parktikoa): “Habilidades prácticas para el diálogo y la comunicación”
Ostiralean 18:00etatik 20:00etara eta larunbatean 10:00etatik 13:00era
Hizlaria: Asier Gallastegi.
Saio hauetan, iruzkin arrazistei eta zurrumurruei mugak jartzen ikasiko dugu, baita jokabide horien atzean egon daitezkeen arrazoietako batzuk ulertzen ere, horien bidez zubiak eraikitzeko. Modu praktikoan egingo dugu, gure esperientziak partekatuz.
Izen-ematea
Zaintza zerbitzua
Oinarrizko prestakuntzak adingabeak zaintzeko zerbitzua izango du. Azaroaren 13a baino lehen eskatu behar da, bizikasi@vitoria-gasteiz.org helbidean.
Informazio gehiago
Elkarbizitzen Ikasi programaren jarduera gehiago: vitoria-gasteiz.org/bizikasi
Non
Laburrean
- Mota Formakuntza
- Data 2023(e)ko abenduaren 1(e)tik 2023(e)ko abenduaren 2(e)ra
- Ordutegia- , -
- LekuaSimone de Beauvoir Elkarteen Etxea
Vitoria-Gasteiz - HizkuntzaGaztelania
- Web https://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/was/contenidoAction.do?uid=u5c952de2_18b3c646ec0__3836


