Bilboko Zirkuitua 2023: "¡Porque me oprime el corsé!"

Bilbao 2023(e)ko Azaroak 30
  • Bilboko Zirkuitua 2023: "¡Porque me oprime el corsé!"

Bilboko Zirkuitua 2023 (urritik abendura)

"Zer berri? Zaharrak berri!" dio atsotitzak, eta arrazoi du.

¡Porque me oprime el corsé! trenez egindako bidaia bat da, gure amen eta amonen oroimen femeninoan barrena, zeintzuei batzuetan errukiz begiratzen baitiegu, uste dugulako ez zirela ez zoriontsuak, ez askeak izan.

Batzuetan pentsatu nahi izaten dugu oraina gaur egin dugula, agian duela egun pare bat, eta ahaztuta geratzen dira emakumeok atzo egin genituen lan horiek. Bidaia dibertigarri bat proposatzen dizuegu, gure harrokeriak isildutako emakume apalen oroitzapen argizko eta itzalezkoetan barrena. Emakumeok emaztearena eta amarena baino ez genuela egiten? Igo trenera eta utzi antzerkiaren triki-trakari lan egiten. Ah, eta askatu kortsea!

Aktoreak: Marina Merino, Visi Martínez, Rosa Quintana, Inés Gómez
Egilea: Ozkar Galán
Zuzendaria: Kepa Gallego
Argiak eta soinua: Rafael Romero
Diseinu grafikoa: Nahia Alberdi
Eszenografiaren diseinua: Raquel Cortés
Jantziak: María Luz González / Luna Llena
Makillajea: Rosa Quintana

 

 


Laburrean

Non