Bilbao Gabonak 2023: argiak pizteko ekitaldia (zuzeneko musika- eta dantza-ikuskizunarekin)

Bilbao 2023(e)ko Azaroak 29
  • Bilbao Gabonak 2023: argiak pizteko ekitaldia (zuzeneko musika- eta dantza-ikuskizunarekin)

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Udalbatzaren eta merkataritza-elkarteen ordezkariekin batera, 20:00etan sakatuko du Gabonetako argiak hiri osoan piztuko dituen botoia.  Ekitaldi sinbolikoa da, eta kale eta auzoetan banatuta dauden 1,3 milioi led baino gehiago piztuko dira.

Horrela, Gabonak Bilbora heldu direla iragarriko dute. Ekitaldi horretara gonbidatuta daude, bereziki, ume guztiak euren familiekin batera, eta orokorrean baita gainerako herritarrak ere.

Une horretan, modu mailakatuan, pizten joango dira Areatzako urregorrizko arbolak, Udaletxea, balea, Arriaga, Mari Domingiren eta Olentzeroren irudiak Emakumeen Plazan, Zazpikaleetan, Kale Nagusian…, hiriko toki guztietara iristeko.

Aurretik, eta Kioskotik19:00etatik aurrera, zuzeneko musika- eta dantza-ikuskizun bat egongo da, eta herritar guztiak gonbidatuta daude hura ikustera. Ia ordubetez, 40 lagunek Swing erritmoan dantzatu eta abestuko dute. Batez ere, Gabon kantak interpretatuko dituzte, baina beste estilo batzuk ere erabiliko dituzte. Lehenengo aldia da Udalak ikuskizun hau egiten duela, eta Gabonen etorrera iragartzeko modu desberdin, ireki eta parte-hartzailea izan nahi du.

Ekitaldi berezi horren protagonista Bilbao Musika Big Band izango da. Musikako Udal Eskola/Bilbao Musikako ikasleek osatzen dute banda hori, eta ahotsak Óscar Picorelenak eta Susana Méndezenak izango dira; eurak ere Musikako Udal Eskolakoak dira. Bandarekin batera, Swing Side Bilbao Kultur Elkarteko kideek Lindy Hop estiloan dantzatuko dute swing-a oinarri harturik.

Errepertorioa pieza hauek osatuko dute: SANTA BABY; JINGLE BELLS, FROSTY THE SNOWMAN, OH XMAS THREE, WINTER WONDERLAND, THE MOST WONDERFUL OF THE YEAR, SANTA CLAUS IS COMING TO TOWN, ALL WANT FOR CHRISTMAS IS YOU, A BIG BAND CHRISTMAS ll eta OLENTZERO.

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2023(e)ko Azaroak 29
  • Ordutegia19:00
  • LekuaAreatza

    Bilbao

Non