suKaldea. Arituengandik ikasi eta jakintza praktikoa partekatzeko errezetagunea
Gogorarazten dizugu datorren asteartean, hilak 28, K bulegoak suKaldea abian jartzen duela eta mahaira biltzera gonbidatzen zaituela. Eskarmentua duten profesional arituengandik ikasi eta jakintza praktikoa partekatzeko errezetagunea da suKaldea, horiekin batera ikusi, ikasi eta euren platerak dastatzeko.
Otordu bakoitzean sukaldari bat izango dugu mahaiburu bere proiektuaz aritzeko. Gonbidatuak bere errezeta prestatuko du, kultura proiektuaren sukalde lana erakusteko asmoz. Sukaldari gonbidatuak lagunduta behar-beharrezko osagaien zein prestaketa moduaren gainean arituko gara gure jangelan.
Lehenengo oturuntzan Shandra Martínez Caballero chefak (Donostia, 1977) atonduko du mahaia. Kultura eta arte proiektuak kudeatu eta koordinatzen ditu Martínezek, hala nola erakusketa, musika, arte edo ikus-entzunezko ekoizpenak. 2021etik aurrera, Recreakult gizarte ekimeneko proiektuan ikertzen eta garatzen dihardu, kulturgintzan ekonomia zirkularra bultzatzeko helburuarekin.
K bulegoaren suKaldean 15 mahaikiderentzat prestatu dugu mantela. Egin zure erreserba eta bildu mahaira.
Erreserbak azaroaren 24 arte edo tokiak bete arte
Laburrean
- Mota Ekitaldiak/jardunaldiak
- Data 2023(e)ko Azaroak 28
- Ordutegia10:30-13:00
- LekuaSanta Teresa komentua Elbira Zipitria bidea 1 - Donostia-San Sebastián ()
- HizkuntzaGaztelania
- Izena emateko informazioa


