Feministaldia 2023

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko azaroaren 27(e)tik 2023(e)ko abenduaren 2(e)ra
  • Feministaldia 2023

Bat, bi, bat, bi. Besoak arma bat aldean daraman soldaduaren gisara jarriz, zangoen erritmoa baretu, aldakak pixka bat kulunkatu eta flowa sartzen da soldadua bat-batean dantzari bihurtzeko. Rifle Walk izeneko dantza pausuak jarraitzen du deskribatutako konpasa. Arintasuna darion keinu hutsala dirudien horrek, bere xumean, gerraren gogortasuna desartikulatzen, deskontestualizatzen, gerraren zentzugabea azaleratzen du, instant batez bada ere. Hau da Feministaldiaren XVIII. edizioko gerri oihua, ustekabean dator gerrilla, Rifle Walk bezala. Eta agertzen den modu berean desagertzen da, etsaia atezuan utziz, lehen garrantzitsua izan zitekeen arren orain garrantziarik ez duen zerbait goaitatzen. Joan-etorrian dabilen haizea da, luma bat da. Modu arraroan, mamu baten antzera mugitzen da arreta –eta ekintza- begiratzen ez dugun lekura eramanez. Erasotzeko zorian balego bezala, baina ez du egingo, ibiltzeke, eraikitzeke dagoen bide batean utziko gaitu. Despistatu egiten gaitu. Ez da ez erregularra ez lineala. Oker idatziriko gerriya, diziplinarik gabea, desordenetan desordenarik handiena dakarrena. Desirak gidatzen du eta bigarren txakran dago; emozioarenean eta plazerarenean. Irudimenaren gerriya, ez dio uko egiten pozari, ezinezko gorputz-posizioak posible egiteari: zurruntasunetik astinaldira eta astinalditik borrokara, dena irauli, dena dantzan jartzeko moduko dardara eragin dezakeen erritmoa bilatuz.

Bat, bi, bat, bi. Bihotz oro erloju bonba bat da hiri gerrillaren dantzan. Gerri oihu bat dator, gara: gerriya.

Feministaldia 2023: PROGRAMA

  • ASTELEHENA AZAROAK 27  | 16:00-20:00, Kontadores

16:00-17:30 eta 18:00-19:30
Dancehall lantegia (ES)
Raquel Koroma
*Izen-ematearekin

18:00-20:00, lantegia
Komunikazio-gerrilla afrofeminista bat (ES)
Afrocolectiva
*Sarrera librea aforoa bete arte

  • ASTEARTEA AZAROAK 28  | 18:00-20:00, Kontadores

18:00-20:00, mahai-ingurua
Greba bat matxinada bat da (EU+ES)
Lore Lujanbio, Trabajadoras No Domesticadas, Elene Lopetegi, Tania Siriany

  • ASTEAZKENA AZAROAK 29 | 18:00-22:00, Kontadores

18:00-20:00, hitzaldia
bellezaviolencia (ES)
Marta Echaves, Kha Villanueva
Aurkezpena: Mirari Echavarri

20:00, performancea
Zigarroak ematen dizkidate. Mikrofonoak ematen dizkidate. Bero handia ematen didate (ES)
Ane Berganza

20:30-22:00
Grekas kokteleria
Laura Re, Maider Ilarregi

  • OSTIRALA ABENDUAK 1 | 18:00-22:00, Tabakalera, Z aretoa

18:00-19:00, hitzaldia
Femenino Duro Maravilla (ES)
María Salgado

19:00-20:00, hitzaldia
Aizkoren anatomiaz eta hizkuntza ideologiez (EU)
Miren Artetxe

20:00-20:30, errezitaldia
Ghuou Ghuou (ES+GA)
Luz Pichel

20:30-21:00, errezitaldia 
Ni ez naiz ausarta (EU)
Mari Luz Esteban

21:00-22:00 mahai-ingurua

  • LARUNBATA ABENDUAK 2 | 16:00-23:00, Tabakalera, Z aretoa

*Agerraldiak*
Miren Jone Lizarzaburu + Idoia Zabaleta aurkezten

16:00
Ongietorria

16:15-16:45
Sexu langileei eginiko biolentzia instituzional, sozial eta arrazagatikoak (ES)
Linda Porn
Saiheska dagoen gorputza (EU)
Aimar Arriola

16:45-17:00
Cangrejo Pro-ren manifestua: emakume-gazte-txinatarrak Espainian (ES)
Cangrejo Pro

17:00-17:30
Hemen gaude eta ez gara ezkutatzen (EU)
Julen Zabala
Ñoñosti transfeminismotik irauli nahian (EU)
Ana Txurruka (Txurrus)

17:30-17:45
Emozioen boterea
Afrodelicious

17:45-18:15
Donostiako Infernua (EU)
Maider Arregi
Posta-hiriko lerroarteak (EU)
Fatima Fernández

18:15-18:30
La Kher de la Mary (ES)
AMUGEeuskal emakume ijitoen elkartea

18:30-19:00
Ama gerriya-k (ES)
Maite Garbayo-Maeztu
Ukabila eta plazak: gorputz-irudiak, matxinadak eta masak (ES)
Pablo Martínez

19:00-19:15
Hitzean borroka/hitzarekin borrokan (ES)
Cristina Zhang

19:15-19:45
Hitzen mundua keinuekin desegitea (ES)
Sonia Fernández Pan
Identitate migratzaileak ballroom barruan (ES)
Anouar Merabet "Nefertiti Anunnaki"

20:00-22:00
Estigmak hiltzen du
DJ Azkura
Linda Porn
FASHION Killing the street
Anouar Merabet "Nefertiti Anunnaki"

Arratsalde osoan zehar | Tabakalera, Hezkuntza aretoa
“Koadro” Showroom kolektiboa
Iñi Etxezarreta Toca

Tabakalera

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2023(e)ko azaroaren 27(e)tik 2023(e)ko abenduaren 2(e)ra
  • Lekua Tabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • Web Tabakalera

Non