Tracking Bilbao 2023: BEN YART
Ben Yartek bere musikara eramaten ditu Iruñeko Mendillorriko mutiko baten bizitzaren, esperientzien eta egunerokotasunaren kontakizuna. Eta ez da ezkutatzen. Lotsarik gabeko gaiak jorratzen ditu, hala nola drogak, auzoko bizitza eta festetako gehiegikeria. Soy la Ama (2016), 2009 sueño (2020), edo Napia Blanca (2020) dira bere lehen kantuetako batzuk, YouTube bidez argitaratuak, milaka erreprodukzio pilatzen dituztenak. 2020an La Vendición Vol.1 bilduman ere parte hartu zuen, beste artista batzuekin batera, hala nola Yung Beef eta Albany, Barriobajero single autoproduzituarekin, eta 80 mila erreprodukzio inguru. Geroago Hoy es un gran día kaleratu zuen El Mini-rekin batera, La Vendición Records-eko artistaren Lindo albumean sartutako kantua, non Leïti Sene eta Khaled bezalako artistek ere parte hartu zuten. Horren ondoren, Oso Politaren eskutik ekin zion bere ibilbide musikalari, Mañaneo singlea kaleratuz, eta hari mixtape oso bat jarraitu zion, Pitxu en Casa, artistak berak konposatu eta ekoitzia, non Ben Yartek isolamenduak eman zion bakardadea eta inolako asmorik gabeko “desfasea” aztertzen dituen. Gaztetasunak markatuta eta etengabeko eferbeszentzia artistikoan, Mendillorrikoak musika eszenan gora egiten jarraitzen du, Eestatu osoan zehar biratuz Chill Mafia bere kolektiboarekin batera eta, besteak beste, Primavera Sound 2022 jaialdian, Bilbao BBK Liven edo Sónica Festivalean arituz.


