"GAZTE ARTEA EZKERRALDEAN 2023" (SESTAO)

Sestao 2023(e)ko azaroaren 23(e)tik 2023(e)ko abenduaren 20(e)ra
  • "GAZTE ARTEA EZKERRALDEAN 2023" (SESTAO)

Musika Eskolako Erakusketa Aretoak Gazte Artea Ezkerraldean ekimenaren aurtengo edizioan parte hartzeko hautatuak izan diren eskualdeko lau artisten lanak hartuko ditu abenduaren 20ra arte.

Irailean Santurtzin hasi, urrian Portugaleten izan eta urtarrilean Barakaldon amaituko duen erakusketa ibiltari honen helburua Ezkerraldeko artista gazteen sustapena da. Era berean, parte hartzaileei beren proposamenak eta sorkuntzak udal espazio ezberdinetan ezagutarazteko aukera ematen die.

Yara Moriel Ces, Selene Torrado Redondo, Leire Fresnedo Benito eta Maitane Piquer Carranza dira Gazte Artea Ezkerraldean ekimenaren hamaikagarren edizioan parte hartuko duten gazteak.

Yara Moriel Ces. Santurtzi, 2003. Pintura eta marrazketa zaletasun izan ditu txikitatik, eta horiek lantzeko klaseak hartu zituen. Hobby hori hain garrantzitsua zenez berarentzat, gaur egun EHUn Arte Ederrak ari da ikasten. Oraindik ez du estilo zehatzik, zenbait teknika erabiltzen ditu eta hainbat materialekin esperimentatzen du. Errealismoa aztertzen du, alderdi onirikoa, hazten eta definitzen laguntzen diona, pertsonalki nahiz artistikoki.

Selene Torrado Redondo. Portugalete, 1994. Eduki digitalen sortzailea, ilustratzailea eta inkonformista, beti emozioen eta milaka urteko esperientziaren eskutik bere proiektu bakoitzean. Kawaiitik hasi eta gordineneraino, inguran duen mundua zein bere barne-mundua islatzen ditu, ikusi nahiko lukeen munduan hainbat geldialdi eginez. Arrosa kolorea eta mezu feminista baten bidez aurkeztu zuen "Rayadas de género" bere azken erakusketa ekainean. Instagram, Youtube eta Twitch artean mugitzen da, "Barbie Darketa" izenpean, eta Spotifyn bere “Material Sensible!” podcasta entzun dezakezu.

Leire Fresnedo Benito. Sestao, 1999. Txikitatik esparru artistikora jotzen zuten pertsona horietako bat izan da; arte plastikoekiko nahiz eszenikoekiko interesa zuen, eta horregatik hartu zituen pintura, kakorratz eta antzerki eskolak. Batxilergoa amaitzean, arte dramatikoko ikasketa profesionalak hasi zituen eta, ondoren, bikoizketan espezializatu zen. Hala eta guztiz ere, Arte Ederrekiko interesa sentitzen zuen, eta, gaur egun, karrera horretako ikasketak egiten ditu Leioako EHUn.

 
sestao.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2023(e)ko azaroaren 23(e)tik 2023(e)ko abenduaren 20(e)ra
  • OrdutegiaAstelehenetik ostiralera: 12:00-14:00 eta 17:00-21:00. Larunbatetan: 12:00-14:00
  • Lekua Sestaoko Musika Eskola
    Gran Vía 13
    Sestao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Sestaoko Musika Eskola

Non