Santiago Posteguilloren “Maldita Roma - la conquista del poder de Julio César” liburuaren aurkezpena

Bilbao 2023(e)ko Azaroak 22
  • Santiago Posteguilloren “Maldita Roma - la conquista del poder de Julio César” liburuaren aurkezpena

Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturguneak Santiago Posteguilloren “Maldita Roma - la conquista del poder de Julio César” liburua aurkeztuko du datorren ASTEAZKENEAN, AZAROAREN 22AN. Idazlearekin batera Julio Arrieta kazetaria izango da. 

Hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiaren Areto Nagusian.

“Roma soy yo” lanak lortutako arrakastaren ostean, Santiago Posteguillok bere literatur proiektu handiari ekin dio berriro ere: Julio Césarren bizitza kontatzen du, Erroma klasikoko pertsonaia handiari eskainitako sagaren bigarren atal honetan.

Santiago Posteguillo, Europako doktorea da Valentziako Unibertsitatean, eta gaur egun irakasle titularra da Castelloko Jaume I Unibertsitatean. 2006an bere lehen eleberria argitaratu zuen, “Africanus: El hijo del cónsul”, trilogía baten lehen lana izango zena, eta gero “Las legiones malditas” eta “La traición de Roma” ekarriko zituena. “Trilogía de Trajano”-ren egilea da ere. Posteguillok Generalitat Valencianak 2010ean emandako Letren Saria irabazi zuen, 2014an, Bartzelonako Eleberri Histroikoaren Barcino saria jaso zuen, eta 2018an, Planeta Saria lortu zuen “Yo, Julia” eleberriagatik. Ondoren, 2020an “Y Julia retó a los dioses” eleberria idatzi zuen. Gaztelaniazko eleberri historikoak egiten dituenetatik salduena da, 4.000.000 irakurle baino gehiago biltzen baititu.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.

bilbao.eus

Laburrean

Non