"Azukre beltza", Irati Antiaren erakusketa
“Azukre Beltza” esperientzia murgiltzaile bat izango da, non bisitariak Julian de Zulueta yAmondoren historian zehar bidaiatuko duten. Julian de Zulueta XIX. mendeko esklabista batizan zen eta bere historia azukrearen eta pertsonen komertzioen artean gurutzatzen da.“Azukre Beltza” deituriko erakusketak webgune bat eta ikus-entzunezko instalazio batuztartzen ditu, esklabistaren historia gertutik ezagutzeko asmoarekin.
Web plataforma batek(https://azukrebeltza.eus/) Zuluetaren bizitzan murgiltzeko aukera ematen die bisitariei, etaikus-entzunezko instalazioak, berriz, XIX. mendeko pertsona esklabizatuen bidaiak, lanbehartuak eta askatasun gabeziak irudikatzen ditu. Esperientzia honek hunkitu zein heziegin nahi du, historiari, bidegabekeriari eta botereari buruzko hausnarketa bultzatuz.
Erakusketa ikusgai egongo da LABE espazioan azaroaren 22tik abenduaren 22ra arte.Irati Antiak Gazte Sortzaileak 2022 beka jaso zuen eta Dinamoa sormen gunean egonaldiartistiko bat egin ostean LABEn erakutsiko du prozesuaren emaitza.
Proiektuarengarapenean bidelagun izan ditu Itziar Garaluce eta Aitor Garcia de Vicuña, besteak beste,eta elkarrekin, irudia, soinua eta espazioa landu dituzte esperientzia murgiltzaile hau aurreraeramateko. Erakusketak ateak zabalduko ditu azaroaren 22ko arratsaldeko 19:00etan egingo den inaugurazioan.
Artistak: Irati Antia
Erakusketak ateak zabalduko ditu azaroaren 22ko arratsaldeko 19:00etanegingo den inaugurazioan.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2023(e)ko azaroaren 22(e)tik 2023(e)ko abenduaren 22(e)ra
- OrdutegiaOstegunak: 19:00-21:00 - Ostiralak: 19:00-21:00 - Larunbatak: 11:00-13:00
- Lekua Labe Gazte Laborategia
San Vicente de Paul Kalea, 21
Vitoria-Gasteiz - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaBat ere ez
- Web Labe Gazte Laborategia


