"Janusz Korczak (Mediku zaharra): Varsoviako "bere" umezurztegitik Treblinkako deuseztatze esparrura"

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko azaroaren 21(e)tik 2024(e)ko urtarrilaren 27(e)ra
  • "Janusz Korczak (Mediku zaharra): Varsoviako "bere" umezurztegitik Treblinkako deuseztatze esparrura"

Haurren eskubideen "aitari" buruzko erakusketa. Gainera, Kultura Etxean ikusgai dago, duela egun batzuetatik hona, "Janusz Korczak (Mediku zaharra): Varsoviako "bere" umezurztegitik Treblinkako deuseztatze esparrura" erakusketa, urtarrilaren 27ra arte.

Erakusketa EHUko Erlijioaren Didaktikako ikasleek egin dute, eta Madrilgo Poloniaren enbaxadak saritu du. Horren bidez, ezagutarazi eta balioetsi nahi dira bai Korczak pedagogia, bai mediku pediatra, pedagogo, idazle eta 1989ko haurren eskubide unibertsalen aldarrikapenaren "aita" denaren figura.

Janusz Korczak (Henryk Goldszmit-en ezizena) Varsovian (Polonia) jaio zen 1878an, klase ertaineko familia judu batean. Gazte zela, aita buru gaixotasun batek jo zuen, eta, beraz, familiak botere ekonomikoa galdu zuen. Korczakek familia  mantendu behar izan zuen eskola partikularrak emanez eta egunkarietarako idatziz. 1900. urtean, Janusz Korczak ezizenarekin sinatu zuen "Haurrak eta hezkuntza" testua. Lan gehiago ere sinatu zituen ezizen horrekin, eta ezizen horren pean igaro zen historiara. Ez zion inoiz idazteari utzi.

Medikuntza eta pedagogia ikasi ondoren, haurrekin hasi zen lanean Varsoviako umezurztegi juduan, 1911n. Han, hezkuntzarako ikuspegi berritzaile bat garatu zuen, elkarrenganako errespetuaren, haurraren autonomiaren eta haurrek gizabanako gisa duten duintasunaren garrantzian oinarritua.

1940an, umezurztegia Varsoviako ghettora eraman zuten, eta Janusz Korczakek umezurztegiko haurrekin geratzea erabaki zuen, nahiz eta ghettoaren baldintzak beldurgarriak izan eta errepresaliak pairatzeko arriskuan egon. Bere lagun poloniarrak prest zeuden bera hiriko sektore "ariarrean" ezkutatzeko, baina uko egin zion. Ghettoan, Januszek ghettoko egunkari bat idatzi zuen, eta 1942an Treblikan hil zen gasifikatuta, bere haurrekin batera.

Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioan, NBEren Batzar Nagusiak 1989an onartutako nazioarteko tratatuan, "haurren eskubideen aita" bezala ezagutzen den Januszek eragin handia izan zuen: haurren eskubideei buruz zuen konbentzimendu osoa bere Cómo amar a un niño (1918) eta El derecho del niño al respeto (1928) lanetan idatzita dago. Liburu horietan Korczakek proposatzen dituen eskubideetako asko 1989ko Konbentzioan jaso ziren.

Pedagogoek, hala nola garaikide diren Paulo Freire, Philippe Meirieu edo Roger Hartek, Korczaken pedagogia eta lana goraipatzen dute, eta hezkuntzan eta, oro har, gizartean haurren ahotsak entzutearen eta kontuan hartzearen garrantziaz egiten duen defentsa azpimarratzen dute.

araba.eus

Laburrean

Non