Asier Altuna + Amets Arzallus: "Bertsolari"

Angelu 2023(e)ko Azaroak 21
  • Asier Altuna + Amets Arzallus: "Bertsolari"

"Bertsolari" filma eta ondorengo solasaldia,  Amets Arzallus eta Asier Altunarekin.

Antolatzaileak: Angeluko Mediateka.

 

Bertsolariak euskaraz abestutako bat-bateko bertsoak sortzen ditu. Ahozko tradizio hau denborarekin aldatu eta garaietara egokitu da. Hala, belaunaldi gazteenekin ere konektatu du, eta azken txapelketan 14.000 ikusle bildu zituen. Estetika soileko artea izan arren, oraindik ere harrigarria gertatzen da gauza ikusgarriz eta efektu bereziz betetako garai honetan. 

BERTSOLARI bidaia bat da bat-bateko poesian, isiltasunean eta arte biluzian barrena.

FITXA ARTISTIKOA

  • Maialen Lujanbio
  • Andoni Egaña
  • Joseba Zulaika
  • John Miles Foley
  • Miren Amuriza
  • Jon Sarasua

FITXA TEKNIKOA

  • Gidoia eta zuzendaritza: Asier Altuna
  • Produkzio burua: Marian Fernandez Pascal
  • Arte zuzendaria: Gaizka Bourgeaud
  • Muntaia: Laurent Dufreche
  • Musika: Herrikojak
  • Zuzeneko soinua: Pablo Bueno, Joseba Otxoa
  • Soinu edizioa eta nahasketak: Sonora Estudios

 

Bertsozale

Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2023(e)ko Azaroak 21
  • Ordutegia18:30
  • LekuaMediateka
    Angelu
  • HizkuntzaEuskara

Non