"80 AMANDRE", Dorleta Kortazarren ipuin-kontaketa saioa helduentzat

Aretxabaleta 2023(e)ko Azaroak 20
  • "80 AMANDRE", Dorleta Kortazarren ipuin-kontaketa saioa helduentzat

80 amandre behar omen dira aintzinako emakumeak egungoekin lotzeko, hori zion behintzat Jorge Oteiza handiak; 80 amandre besterik ez, antzinaroa gaur egunarekin lotzeko.

Nik 4 amandre nahikoa izan ditut munduan nire txokoa aurkitzeko, 4 amandre besterik ez, ipuin bihurtu eta saio honetan elkartu ditudanak.

Ametsak, desioak, lana eta tristurak mototsean kiribildu eta munduari irribarre egiten ikasi duten emakumeen istorioak dira hauek. Esku zailduak, sabel puztuak, begirada galduak, eta batez ere irribarrea begietan duten amandreak, amamak, amonak, amatxiak, amumak...

Finean, nire amandreak zure amandreak direlako.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2023(e)ko Azaroak 20
  • Ordutegia18:00
  • Lekua Zaraia Aretoa
    Santa Kurtz, 20
    Aretxabaleta
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Zaraia Aretoa

Non