Bilboko Udal Musika Banda: "MusikArtea"

Bilbao 2023(e)ko Azaroak 19
  • Bilboko Udal Musika Banda: "MusikArtea"

Bilboko Udal Musika Banda: "Oroitzapenak" (2023-2024 denboraldia)

Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatoriotik igaro ondoren, igande honetan, azaroak 19, Bilboko Udal Musika Banda Euskalduna Jauregira itzuliko da "MusikArte" kontzertua eskaintzeko, Juan José Ocón zuzendari gonbidatuaren aginduetara.

Zuzendari donostiarrak gidatuko duen kontzertu honetara bertaratuko den publikoak Gerónimo Gimenezek, Derek Bourgeoisek, Eric Whitacrek eta Andrew Lloyd Webberrek konposatutako lanak izango dituzte entzungai. Proposamen iradokitzailea izango da, interpretatuko dituzten obrek arteaz, antzerkiaz, naturaz edo bizitzaz hausnartzera gonbidatuko baitu publikoa. Ikuskizun hunkigarria izango da, ikusentzuleen barnea mugituko duena.

Hitzordua igande honetan izango da, azaroaren 19an, 12:00etan, Euskalduna Jauregiko Auditorioan. Sarrerak dagoeneko salgai daude jauregiko leihatiletan, www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabank kutxazainetan.

Emanaldi honen ostean, eta azaroaren 24an, Miribillako Bilbao Arenan 20:00etatik aurrera izango den Fair Saturday jaialdian parte hartu ondoren, Musika Banda abenduaren 3an taularatuko da berriro "Islak" kontzertua eskaintzeko. Oraingoan Vincent David saxo altuaren laguntza izango du. Jose R. Pascual-Vilaplana zuzendari titularra arituko da gidari lanetan. Errepertorio zabala eta askotarikoa eskainiko du, hala nola Clifton Williamsen "Symphonic Dance Nr. Nº3 Festa", Sergei Rachmaninoven "Aleko" (J. Ripollen moldaketekin) eta Piotr Tchaikovskyren "Obertura 1812".


Laburrean

Non