EUSKAL HERRIKO BEATBOX TXAPELKETA 2023
Euskal Herriko Beatbox Txapelketaren seigarren edizioa Muxikebarrin ospatuko da. Beatboxer ospetsuenak euren erritmorik onenak prestatuko dituzte Euskal Herriko beatboxer onenaren titulua lortzeko. Epaimahaia beatboxaren munduko pertsona adituz osatuta egongo da. Izen ematea txapelketa baino bi hilabete lehenago zabalduko da eta horretarako lehiakideek 2-3 aste izango dituzte galdetegi bat bete eta bideo bat (wildcard) bidaltzeko. Epaileek Getxoko finalean lehiatuko diren 8 beatboxer onenak aukeratuko dituzte.
Laburrean
- Mota Lehiaketa
- Data 2023(e)ko Azaroak 18
- Ordutegia21:00
- Lekua Muxikebarri - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroa
Basagoiti etorbidea, 77
Getxo - Zenbatekoa10 €
- Sarrerak Erosi
- Web Muxikebarri - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroa


