Rockein 2023 (Finala)
Ben Santana diziplina anitzeko artista bilbotarra (trap, rap, hip-hop); Lova Lois, Lola González Guerricaechebarria Astrabuduako rapera, poeta eta kantautorearen alter egoa; eta Nun, Arian Herrero kantautore gasteiztarraren bakarkako proiektua, dira Rockeinen hamaikagarren edizioko sari nagusia eskuratzeko hautagaiak diren hiru proposamenak.
Beste hiru talde finalistak ondokoak izango dira: Empire Of Disease metal boskotea, Arrigorriagako kide bat duena; Islabat, Asier Olabarrieta elgoibartarraren rock intimista proiektua, Andoni Alonso galdakoztarra taldean duena; eta Sweet Rage, azken belaunaldiko metal seikote bizkaitarra, Usansolotik datorren baxu jolearekin. Horiek guztiek Tokiko artistarik onenari saria lortzeko aukera izango dute, Basaurin, Arrigorriagan, Galdakaon edo Laudion erroldatutako kide bat gutxienez duten proiektuak saritzen dituena.
Gainera, Lova Loisek eta Nunek Eskarabilera saria jasotzeko aukera izango dute, eta Nunek eta Islabatek, ostera, Euskarazko Artistarik Onenari saria.
Finala azaroaren 18an izango da, larunbatez, Basauriko Social Antzokian. Sarrera doakoa izango da eta publikoa zutik egongo da.
Ohi bezala, Rockeineko 4 kategorien irabazleen izenak (Artistarik onena euskaraz eta Eskarabilera saria, barne) finalean bertan jakinaraziko ditu epaimahaiak.
Uztailaren 11n itxi zen Rockeinen 11. edizioan izena emateko epea. Lehiaketa musikala Basauriko Udalak antolatzen du, Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko Udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, eta Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzenduta dago. 191 artistak eman dute izena, zortzigarren urtez jarraian parte hartze marka gaindituz.
Proposamen finalistak hautatu dituen epaimahai profesionala hurrengo pertsonek osatu dute:
Arantzazu Pinto ‘Nara’
Artisten kontratazioa Primavera Sound festibalean (aurretik Mad Cool, Live Nation, Bilbao BBK Live edo Azkena Rocken)
Álvaro Fierro
Musika kritikaria, musika dokumentalen zuzendaria eta Kultumetriako arduraduna, kulturaren eremuan inpaktua aztertzeko enpresa
Amets Rodríguez
Kultur sustatzailea eta antolatzailea Emankor Sarean (Mundaka Festival, Bay Of Biscay, Ezca Fest…)
Jon Agirrezabalaga
Soinu-ekoizle eta -ingeniaria El Tigre Estudiosen (Bilbon). Musikaria eta konpositorea WAS eta Zabalan
Sara Zozaya
Artista. Lehen emakume bakarlaria Rockeinen Sari nagusia irabazten (2019).
Iker Bárbara
MondoSonoro aldizkariaren Euskal Herriko eta Errioxako edizioaren koordinatzailea, kultur sustatzailea eta DJa
Joseba Vegas
Kazetari musikala, BI FM eta Alma Botxerako zuzendaria, eta DJa
Jon Hervas
Kultur sustatzailea eta eragilea
Jon Zugazagoitia
Basauriko Udaleko Gazteria, Kirol eta Informatika zinegotzia
ROCKEIN FINALA 2023
Azaroak 18, larunbata
21.00 (ateen irekiera), 21.30 (kontzertuen hasiera)
Sari nagusia
BEN SANTANA
LOVA LOIS
NUN
Tokiko artistarik onena
EMPIRE OF DISEASE
ISLABAT
SWEET RAGE
Doako sarrera
JOKOAN DAUDEN SARIAK:
Talde irabazlea
- EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea Bilboko El Tigre estudioetan.
- EParen 500 kopia editatzea, CD euskarrian.
- Bideoklip profesional bat grabatu eta ekoiztea.
- MAZ Basauri jaialdian edo Bizkaiko areto onenetako batean kontzertua eskaintzea
Tokiko talderik onena
- MAZ Basauri jaialdian edo Bizkaiko areto onenetako batean kontzertua eskaintzea
Euskarazko talderik onena
- Abesti bat grabatzea eta ekoiztea.
- MAZ Basauri jaialdian edo Bizkaiko areto onenetako batean kontzertua eskaintzea
Eskarabilera saria
- MAZ Basauri jaialdian edo Bizkaiko areto onenetako batean kontzertua eskaintzea
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2023(e)ko Azaroak 18
- Ordutegia21:00
- Lekua Social Antzokia
Nagusia, 2
Basauri - ZenbatekoaDoan
- Web Social Antzokia


