Gari & Maldanbera

Errenteria 2023(e)ko Azaroak 18
  • Gari & Maldanbera

Milaka lagun bildu dituen Hertzainak taldearen azken biraren ostean, Gari, Maldanbera taldearekin batera, azken 30 urteetako bere abesti aipagarrienak jasotzen dituen diskoa aurkeztuko du Euskal Herrian zehar datozen hilabeteetan. 

“Gari&Maldanbera. Zuzenean 2022” izenekoa, Gariren zuzeneko lehen lana da. "Zuzenean grabatutako album honetan azken urteetan idatzitako kantak errepasatzen ditut, eta nire bizitza aurkezteko modua da: gorabeheraz beteriko bizitza, une argitsuekin eta une ilunagoekin, baina guzti horiek ekarri naute gaur honaino eta orain naizena egin naute". 

Zuzenekoetan, gure bizitzako soinu-bandaren parte diren hainbat abestiez gozatzeko aukera izango dugu. Besteak beste, Amets, Esperantzara kondenatua, Amapola, Eguzki Berritan Zaude, Zaharra Zara Bilbo… Guztiek kontzertuen errepertorio ahaztezina osatuko dute, Gari eta bere taldearen profesionaltasuna eta bikaintasunarekin bat eginez.


Laburrean

Non