Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2023: "La comedia de los errores" antzezlanaren emanaldia
Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2023
Ikusle maiteak. Ez al da, bada, hutsegitea galdera horien guztien erantzuna? Zer lirateke egia eta zuzentasuna, hutsegiterik ez balego? Existituko al lirateke halakotzat? Egia eta zuzentasuna existitzen dira gezurra eta hutsegitea ere badirelako, ez bailukete zentzurik aurkakoaren posibilitaterik ez balego. Izan ere, egia eta zuzentasuna hain dira lauak, hain dira aspergarriak... ez zaizue iruditzen?
Heriotza-sententzia bat da La comedia de los errores antzezlanaren hasiera, baina azkenean dena festa bihurtuko da, hutsegite baten ondorioz. Hutsegite baten ondorioz, bikotekidea alda dezakegu zuzen gaudelakoan, eta beste hutsegite baten ondorioz, kartzelan amai dezakegu zintzoak garelakoan. Hutsegiteetatik ikasten dugu, baina hutsegitea da hori pentsatzea, hutsegiterik ez egiteko asmoa badugu.
Espero dut Eskilo, Shakespeare eta Mikis Theodorakisen laguntza izatea zeharkaldi honetan eta zuek, publiko maitea, festaz gozatzea.
Andrés Lima eta Albert Boronat
Sarrerak: 2023/09/21eko 10:00etatik aurrera.
Antzerki abonamendua.
Iraupena: 100 minutos.
Informazio gehiago
Konpainia: Meridako Jaialdiaren eta Pentación Espectáculos-en ekoizpena
Zuzendaritza: Andrés Lima
Bertsioa: Albert Boronat
Antzezleak: Pepón Nieto, Antonio Pagudo, Fernando Soto, Rulo Pardo, Avelino Piedad eta Esteban Garrido
Eszenografia: Beatriz San Juan Rodríguez
Argiztapena: Pedro Yagüe
Laburrean
- Mota Antzerkia
- Data 2023(e)ko Azaroak 17
- Ordutegia19:30
- Lekua Gasteizko Principal Antzokia
San Prudencio, 29
Vitoria-Gasteiz - Zenbatekoa6 / 18 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Web Gasteizko Principal Antzokia


