Formakuntza saioa. Zuriketa eta ebaluazioa, proiektuak egonkortzeko aukera

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko Azaroak 16
  • Formakuntza saioa. Zuriketa eta ebaluazioa, proiektuak egonkortzeko aukera

K bulegoak Zuriketa eta ebaluazioa, proiektuak egonkortzeko aukera formakuntza saioa antolatzen du azaroaren 16an Gipuzkoako kultura eragileentzat.

Saio honetan kultura proiektuen zuriketa eta ebaluazioari helduko diegu era parte hartzailean, kudeaketaren atal hori sendotu eta horretarako gaitasunak lantzeko xedez. Kultura proiektu bati lotutako eragileentzat dago zuzenduta formakuntza.

Egutegiko azken orriak aletzearekin batera, zuriketa izaten da kultura proiektuak burutzeko azken zeregina, bereziki dirulaguntza deialdien esparruan. Kudeatzaile askok betebehar etsigarritzat hartzen dute egitekoa, azken ordainketa jasotzeko urrats saihetsezina, alegia.

Nekez ikusten badugu ere, proiektuak behar bezala ebaluatzeko abagunea da une hau, egitasmoa bera jasangarriago eta egonkorragoa izan dadin. Are gehiago, proiektuak egoki kudeatzeko oinarrizko zeregina da.

Álvaro Fierrok gidatuko du saioa. Fierro Ekonomian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Ekonomia Aplikatua eta Kultura gurutzatzen diren esparruan dihardu ikertzaile eta irakasle. Era berean, proiektuak ebaluatzen aditua da, hainbat kultura erakunderentzat jorratutako lanei esker.

Donostian (Santa Teresa komentua)

Izena emateko epea hilaren 15era arte

K Bulegoa

Laburrean

  • Mota Prestakuntzak
  • Data 2023(e)ko Azaroak 16
  • Ordutegia15:30 - 18:30
  • Lekua(Santa Teresa komentua) - Donostia-San Sebastián ()
  • HizkuntzaEuskara
  • Izena emateko informazioa

Non