The Silmarillion laneko lehen kapituluan, J.R.R. Tolkienek bere unibertsoaren sorrera mitoa Ainur-en Musika delakoaren bitartez deskribatzen du. Ainulindalë-k dio nola Eru-k, Jainko sortzaileak, bere pentsamenduaren oinordeko diren Ainurri elkarren artean kantu bat egin dezaten proposatzen dien, zeinak Eä-ren sorreraren, Arda-ren eraketaren eta Ilúvatar-en Haurren etorreraren oinarriak jarriko dituen. Ainur bakoitzak bere zati batekin aberastu eta handituko du kantu hau. Espresio musikalean eta harmonia eta diskordantziaren arteko dualtasunean oinarritutako istorio iradokitzaile honek ondorengo galderara garamatza ezinbestean: nolakoa izango zen aldi berean ordena jainkotiarra sortu eta adierazi behar zuen musika hori? Hitzaldi honetan sorkuntzaren ideiak Tolkienen mitologian duen lekua aztertuko dugu lehenik, eta, ondoren, sorrera-musika honen interpretazio musikatu bat aurkeztu: Ainurren izaera eta ahots ezberdinen nahasketa proposatzen duen musika pieza original bat, orain arte gutxi esploratu den Tolkienen laneko atal honen azterketa batetik abiatuz. Literatura errealitatera ekartzen saiatuko gara muskaren bitartez.
Tartalo 2023: Agate Amilibia: "La música de Ainur"
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2023(e)ko Azaroak 8
- Ordutegia16:00
- Lekua Artium Museoa
Frantzia Kalea, 24
Vitoria-Gasteiz - HizkuntzaBat ere ez
- Web Artium Museoa


