"Botoa Sainte-Anne d'Aurayn" (Begoña Maria Azkueren legatua)

Bilbao 2023(e)ko azaroaren 8(e)tik 2023(e)ko abenduaren 12(e)ra
  • "Botoa Sainte-Anne d'Aurayn" (Begoña Maria Azkueren legatua)

Museoaren XIX. mendeko pintura-bilduma William-Adolphe Bouguereau (Arroxela, Frantzia, 1825-1905) egilearen lan nabarmen batekin aberastu da, aurten Begoña Maria Azkue andrearen (Bilbo, 1944-2023) legatuari esker eskuratu ostean.  

Duela gutxi, Arte Ederren Bilboko Museoak Begoña Maria Azkueren legatua jaso du, artelanak erosteko erabiltzea hitzartuta. 1908an sortu zenetik museoaren bildumak hornitu eta haren nortasun-ezaugarri argienetako bat sendotu duten dohaintzen eta legatuen segida historikoari gehitu behar zaio filantropia kulturaleko keinu hori. Hala, gaur egun, obren %?60 baino gehiago horrela eskuratutakoa da, kasu honetan bezala partikularrek helarazita, edo instituzioek, edo korporazioek.  

Botoa Sainte-Anne d’Aurayn (c. 1870) lanak, kalitate ukaezinaz gain, baditu beste interesgune batzuk ere, hala nola XIX. mendeko pintura akademizista frantsesaren adierazle onenetako baten ekoizpeneko lan berezia izatea. Nahiz eta margolari garaikide abangoardistenek estimazio handirik ez zioten  –inpresionismoaren bide berriak arakatzen zebiltzan–, haren teknika zainduak eta nahita lortutako hunkiberatasunak kritikaren eta publikoaren aitortza jaso zuten, bai eta arrakasta komertzial handia ere Frantzian eta AEBn. Gaur egun, artearen merkatua berriro ere haren langintzaz interesatu denez, museoaren erosketa –165.466 eurotan, Madrilgo Subastas Ansorenan– aski onuragarria izan da.  

Orain artelan hau bilduman sartzeak balioa erantsi dio XIX. mendeko akademizismoa irudikatzeari –Mariano Fortuny, Raimundo Madrazo, Eduardo Zamacois…– eta Frantziako Bretainiako ikonografia sinbolistarenganako interesa zuten pintoreen lanei, hala nola Charles Cottetek, Paul Gauguinek eta Zubiaurre anaiek egindakoei, besteak beste. Beste alde batetik, duela gutxi –2020an, Museoaren Adiskideen komunitateari esker orduan– eskuratutako Gustave Doré frantziarraren Eskaleak mihiseari gehitu zaio, zeinaren kronologia eta Bouguereauren lan honena (c. 1868-1869) oso hurbilekoak diren.

 

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2023(e)ko azaroaren 8(e)tik 2023(e)ko abenduaren 12(e)ra
  • OrdutegiaAsteazkenetik astelehenera: 10:00-20:00. Asteartean itxita . Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an itxita. Abenduaren 24 eta 31n: 10:00-14:00
  • Lekua Bilboko Arte Eder Museoa
    Museo Plaza, 2
    Bilbao
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Bilboko Arte Eder Museoa

Non