Tartalo 2023: Kamishibai Antzerkia: "Asmakizunak iluntasunean"
Tartalo 2023 - Fantasiazkoaren astea arteetan
Proposatzen dugun jarduera hau “Asmakizunak iluntasunean”-en ahots bikoitzeko narrazioa da, Bilbo, Gollum eta Eraztunaren topaketaren inguruko akuarelez lagundua.
Kamishibai istorio ilustratuak kontatzeko modu herrikoi bat da, Japonian sortua. Maletatxo baten tamaina duen agertoki bat erabiltzen da, eta honen gainetik trazu lodi eta sinplez osatutako kolore biziko marrazki mugikorrak pasatu daitezke istorioa poliki-poliki kontatzen den bitartean. Nahiz eta sinplea dirudien, Kamishibaik ez du inoiz hutsik egiten zerbait magikoa duelako eta beti lortzen du fantasia eta errealitatea banatzen dituen mugara gerturatzen diren horiek erakartzea.
Kontaketa posible izan dadin J.R.R. Tolkien-en lana moldatuko duen ilustratzailea Patricia Manzarraga da, marrazketarako berezko sena duen artista. Bereziki akuarela bezalako teknika tradizionalenek erakartzen dute eta beti dago prest trazu eta koloreek ipuinen kontaketan dantza egin dezaten ahalbidetuko duten forma eta teknikak probatzeko.
Laburrean
- Mota Antzerkia
- Data 2023(e)ko Azaroak 7
- Ordutegia17:00
- Lekua UPV/EHUko Letren Fakultatea (Areto Nagusia eta Gradu Aretoa)
Unibertsitateko ibilbidea, 5
Vitoria-Gasteiz - Web UPV/EHUko Letren Fakultatea (Areto Nagusia eta Gradu Aretoa)


