Seriesland Jaialdia 2023
Seriesland Jaialdiak aztarna ezabaezina utzi du kulturapanoraman, hala gurean, nola mundu zabalean. Denboran izan duen bilakaerari esker, berrikuntzaren itsasargi bilakatu da kultura eta entretenimendu digitalaren munduan, eta, gaur egun, askotariko formatu digitalak biltzen ditu, hala nola web-dokumentalak, errealitate birtuala, influencerren edukiak eta podcast-lehiaketak. Horretaz gainera, Seriesland foro profesional garrantzitsua da, eta eduki digitalaren sortzaileak eta maitaleak erakartzen ditu mundu osotik.
Hori horrela, sormena eta lankidetza ez ezik, mundu digitaleko muga berriak arakatzea ere sustatzen du. Bertako talentuari begiratzea da Seriesland Jaialdiaren alderdi nabarmenenetako bat: nazioarteko agertokietara bultzatzen gure talentua, eta Bizkaia bikaintasun-agertoki gisa posizionatzen du eduki digital globalak sortzeari dagokionez.


