MUSEOAREN ETORKIZUNAK: ANNE DRESSENEN SOLASALDIA
Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak, artearen arloko eragileekin hainbat topaketa antolatu ditu, museoaren etorkizuei eta ondarea zaintzeko eta jakintza sortzeko duen erantzunkizun sozialari buruzko hainbat ikuspegi eskaintzeko.
Anne Dressen: Biltegitik kanpora! Edota, Nola pentsatu museo bat askotariko arteetarako?
COVID-19ren pandemiaren ondoren, Dressenek ikerketa-proiektu akademiko bat hasi zuen Parisko Ecole Normale Supérieure-n, denboraldi batez bere jarduera kuratorialetik aldentzeko eta «askotariko arteen» adigaiaren ikerketa hala teoriko nola praktikoan sakontzeko; kontzeptu horrek arte ederrak eta dekorazio- eta herri-arteak barne hartzen ditu, mendebaldekoa ez den artea barne, ohiko hierarkietatik edo paradigma entziklopediko arazotsutik kanpo. Dressen ziur dago askotarikotasunaren nozioa oinarrizkoa izan daitekeela erakunde mota berri bat pentsatzerakoan, inklusiboagoa eta zeharkakoagoa, baina baita gero eta bere buruaz gogoetazaleagoa ere. Hitzaldi horretan, Dressenek bere ikerketa nola garatu den aztertuko du, eta, Museoaren etorkizunak sailaren izenburua hitzez hitz harturik, hausnartuko du zergatik ez dagoen oraindik halako museorik, eta nola existitu litekeen. Zer ahalmen politiko eta kontzeptual izan lezake?
Bere ustez, museoaren biltegiratze-espazioak eredu metodologiko berri bat sustatzeko balio izan dezake: mukuru betetako kripta hauetan, artearen historiako kanonen subkontzientearen hondarrak, hainbat objektu sailkaezin eta deskokatuak daude (hau da, maisulanak, eskola artistikoak, kronologia, geografia edo diziplina artistikoak), ohiko sailkapenei jarraitzen ez dieten kokapen surrealistetan. Era berean, Dressenek museoaren arauak eraberritzen lagundu duten aitzindariei (pentsalariak, arkitektoak eta artistak) buruzko hainbat ideia partekatuko ditu, eta eszenografia eta bitartekaritza modu irekiagoan, polifonikoagoan eta sortzaileagoan nola egin hausnartuko du.
Anne Dressen Parisko Musée d'Art Moderne de la Villeko arte garaikidearen komisarioa da. Bertan, baliabide artistiko gutxietsiak jorratu dituzten hainbat taldeko erakusketaren komisarioa izan da: ehunak eta tapizak (Decorum), zeramika (The Flames), bitxigintza (Medusa)…, baina baita bideo musikalak (Playback) edo kopiak eta faltsifikazioak (Seconde main) ere. Ikerketa-proiektu horien bidez, eta ikuspegi antropologiko batetik, zalantzan jarri eta problematizatu ditu erabat zilegiztaturik dauden arte «eder» edo «noble»-ekiko dituen harremanak.
Anne Dressen: Biltegitik kanpora! Edota, Nola pentsatu museo bat askotariko arteetarako?
Azaroaren 7an, asteartea, 18:30ean
Sarrera doan, toki mugatuta. Erreserbak 945 20 90 20 telefonoan edo on line.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2023(e)ko Azaroak 7
- Ordutegia18:30
- Lekua Artium Museoa
Frantzia Kalea, 24
Vitoria-Gasteiz - ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Web Artium Museoa


