BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDA: "Haziak eroan"
Bilboko Udal Txistulari Bandak, Oinkari Dantza Taldeak eta Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioko txistu ikasleek kontzertu bateratua eskainiko dute astelehen honetan, azaroak 6, 19:00etatik aurrera, Euskalduna Jauregiko 0D aretoan.
Azken urteotan, Nafarroako Kontserbatorioko txistu ikasleek Bilboko bandarekin jotzeko ohitura sendotu egin da, Bilbao Musikaren eta Kontserbatorioaren arteko hitzarmenari esker. Hitzarmen honek, ikasle nabarmenenei Bilboko Udal Txistulari Banda bezalako musikari profesionalekin batera aritzeko aukera ematen die. Horrela, 2022ko emanaldietan egon ziren Inar Lezaunek eta Uxue Ardanazek errepikatuko egingo dute, eta Ane Telletxea hasiberria gehituko zaie aurtengo ikuskizunean.
"HAZIAK EROAN" kontzertuan euskal erritmo eta dantzak izango dira nagusi. Bertaratzen direnek koreografia sinkronizatu eta kementsuez gozatu ahal izango dute, bandak interpretatutako melodiei bizia emango dietenak, ikuskizun berezi eta magiko bat sortuz, bai ikusmenean, bai entzumenean. Interpreteen teknika tradizioarekiko grinarekin bat egite honetan Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleek eta Oinkari Dantza Taldeak ere parte hartuko dute.
Bilboko taldeak, Gorka Zabaletaren zuzendaritzapean, askotariko errepertorioa interpretatuko du, hala nola, Bonifacio Laskurainen “Bihotzez” kontrapasa, Jose Ignazio Ansorenaren “Bedaio” eta “Imotz”, Tomás Garbizuren “Baztan”, Jesus Guridiren “Amaya” operaren ezpata dantza” edota Eduardo Mokoroaren “Sorgin dantza” izango dira entzungai, besteak beste. Obra horietaz gozatzeko aukera izango da gaur arratsaldean Iruñean, Kondestablearen Jauregian, 19:30etik aurrera, kasu honetan, Nafarroako hiriburuko publikoaren gozamenerako.
Bi hitzordu hauen ondoren, Txistulari boskotea Euskalduna Jauregira itzuliko da berriro azaroaren 27an, Aldapeko Basque Latin Jazz musika talde entzutetsuarekin batera kontzertu zirraragarria eskaintzeko. “ZIRT-ZART” esperientzia musikal aparta izango da, euskal kantu tradizionalen aberastasuna jazzaren sofistikazioarekin eta son, rumba eta txa-txa-txaren erritmo karibearrekin uztartuz.
BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDA
Gorka Zabaleta, Idoia Kareaga, Sabin Bikandi, Asier Garcia eta Peio Irigoien musikariek osatzen duten egungo Bilboko Udal Txistulari Banda, Gorka Zabaletaren zuzendaritzapean, hasieratik nabarmendu da emanaldien kalitateagatik eta aniztasunagatik.
Bidebarrieta Kulturgunean zenbait emanaldi egin ondoren, Euskalduna Jauregian kontzertu-zikloa antolatzen hasi ziren eta gaur egun zikloak indartsu jarraitzen du; bertan, txistularien bandaren saioekin batera goi mailako profesionalekin eta taldeekin lankidetzako saioak uztartu dituzte.
Bandak baditu sei disko eta DVD bat kaleratuak: “Bilboko Udal Txistu Banda” (2004); Alos Quartet Harizko Laukotearekin “Harizko Txistua”(2006); “Hala ere” (2007) Kepa Junkera, Pello Ramírez, Aitor Furundarena, Iñaki Salvador, Marijose Arregi eta Xabi Zabalaren laguntzaz; “Kantari Gabonetan” (2010) Leioako Kantika Koralarekin; “Plazan” (2014) erromerietako eta dantzaldietako musika-lanekin; Xabier Zabalarekin “Gogoeta” eta azkena, “X Urte, hamaika lagun” (2015) DVDa euren hamargarren urteurrena ospatzeko.
Taldeko kide bakoitzari buruzko informazio zehatzagoa: https://labur.eus/1BbFw
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2023(e)ko Azaroak 6
- Ordutegia19:00
- Lekua Euskalduna Jauregia
Abandoibarra Etorbidea, 4
Bilbao - Zenbatekoa3 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaEuskara
- Web Euskalduna Jauregia


