“Mi padre no era un famoso escritor ruso"

Bilbao 2023(e)ko azaroaren 4(e)tik 2023(e)ko azaroaren 5(e)ra
  • “Mi padre no era un famoso escritor ruso"

 

Azaroaren 4an eta 5ean, 19:00etan

Bárbara Bañuelos | Madril

 “Nire aita ez zen Errusiako idazle ezaguna. Dokumental eszenikoa”

 

Gorputz bat esperientzia bat zeharkatzean. 

Eta esperientzia horren narrazio eszenikoa.

Abiapuntu batetik: familiaren isiltasuna aurkitzea eta nire aitaren amaren historia berreraikitzeko beharra.

Ikerketa pertsonal eta sozialaren proiektua. Gorputzaren eta buruko sufrimenduaren gaineko gogoeta (gorputz fisikoa, instituzionala, burukoa, soziala, osasunekoa, afektiboa, politikoa, etab.) eta nola buruko sufrimendua jasaten duten gorputz eta ahots horiek beste errealitate batzuk, munduan egoteko beste modu batzuk estigmatizatzen dituen gizartean dauden.

Esperientzia indibiduala eta subjektiboa da, baina partekatzerako garaian, soziala bihurtzen da: 

Nire prozesu sortzaileen abiapuntua ni autobiografikoa da eta ni zabala (gu) bihurtzen da ikerketa-sorkuntza prozesuan. Memoria, irudimena, denbora, errealitatea-fikzioa gisako kontzeptuak erlazionatu eta jokoan jartzen dira beste leku batetik pentsatzeko. 

Gorputza presentzia eszenikoarekin hedatu eta artikulatzen den artxibo bizia da niretzat, eta ahozkotasunetik eta narrazioaren neutraltasunetik, intimoena, partikularrena eta subjektiboena erakusteko eta konektatzeko aukera ematen du, gogoeta kolektibo eta unibertsalekin, pertsonaletik sozialera igaroz.

 

 

 

 

 

Sorkuntza, Zuzendaritza eta Interpretazioa: Bárbara Bañuelos

Ekoizpena: Estudio Mamifero

Argien diseinua: David Picazo

Aholkularitza teknikoa: Javier Espada

Argazkiak: Andrés Pino Bueno

 

 

Bárbara Bañuelos

Burgos, Madril, Londres eta Nueva York artean eraiki, deseraiki eta transformatu da eta lan eszenikoa proiektu musikalekin uztartzen du.

Bere ikerketa-sorkuntza prozesuen abiapuntu ni autobiografikoa da eta ni zabala (gu) bihurtzen da. Bertan, hainbat kontzeptu, hala nola memoria, irudimena, denbora, errealitate-fikzioa, gorputza artxibo bizi gisa, erlazionatu eta jokoan jartzen dira beste leku batetik pentsatzeko, pertsonaletik sozialera igaroz.

        

90 dB bere lehen pieza eszenikoa izan zen eta 2019ko Injuve saria irabazi zuen.

Inventario, memorias de una aspiradora lanean azken 23 urtetan bildutako ehunka paper eta botatako objektu bildu ditu, eta espazio eszenikoetako eta erakusketetako lurzoruetatik ibili da. 

Mi padre no era un famoso escritor ruso dokumental eszenikoa da, gorputzaren eta buruko sufrimenduaren gaineko gogoeta pertsonal eta kolektiboa. 

Hacer Noche da bere azken lana, askoren gaineko biren arteko elkarrizketa. Boterea, lan prekarioa, zaurgarritasuna eta buruko sufrimendua pairatzen duten gorputzei buruzko lotura narratiboa. Gure eromen garaikideari buruzko elkarrizketa. 

 

Pieza horiek hort Festival (Roma), Kunstenfestivaldesarts (Brusela), Conde Duque, Festival BAD, Festival Sâlmon, Mercat de les Flors, Festival IDEM, La Casa Encendida, Artium, Teatro Abadía, Festival TNT, Teatro Calderón, Musac, Caixa Forum, Teatro Pradillo, Festival Escena Abierta, Festival Plataforma, eta L’Altre festival jaialdietan ikusi ahal izan dira, besteak beste.

Hauen laguntzarekin 

Koprodukzioa: Sálmon Jaialdia 2019, BAD Jaialdia 2018 

Laguntzaileak: Radio Nikosia, Centre de día Sant Pere Claver, Consulta Jove eta Pla de Barris la Marina

 


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaBárbara Bañuelos
  • Data 2023(e)ko azaroaren 4(e)tik 2023(e)ko azaroaren 5(e)ra
  • Ordutegia19:00
  • Lekua La Fundición
    Francesc Macià, 1-3
    Bilbao
  • Zenbatekoa14 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania

Non