"La cacerola de Lola"

Barakaldo 2023(e)ko Azaroak 4
  • "La cacerola de Lola"

Lolak kazo bat eramaten du beti herrestan. Egun batean, kazoa erori zitzaion...baina ez dakigu oso ondo zergatik. Kazo hori dela eta, Lola ez da gainerakoak bezalakoa. Maitasun handia behar du, oso sentibera da eta zentzu artistiko handia du. Askotan, jendeak leku guztietatik herrestan daraman kazo hori baino ez du ikusten. Eta arraroa iruditzen zaie, gainera, kazoak bizitza zaildu egiten dio. Zorionez, pertsona zoragarriak ere badaude, haietako bat aurkitu besterik ez da egin behar.

Tanxarina Galiziako txotxongilo-antzerkiko formazio ezagun eta ospetsuenetako bat da. Zenbait istorio kontatzen ditu barre eginarazteko eta pentsarazteko asmoz. Beti jolasten, beti dibertitzen!

Generoa: txotxongiloak eta aktoreak.

Iraupena: 50 minutu.

Publikoa: familiarra, 4 urtetik aurrera.


Laburrean

Non